Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeko gotzainen arabera, bizia beti da barri ona. Egun honetarako kaleratutako mezuan azaldu dabenez, bizia “onartu, baloratu eta zaindu egin behar dogu sortzetik heriotza naturaleraino”.
Bizia ez da “giza erizpideak bere nahierara erabili leiken eskubide absolutua”, izan be, “Jainkoaren doea” da eta horixe da, gotzainen esanetan, “barri ontzat” hartzeko arrazoirik “sakonena”.
Mezua sinatu daben gotzainek doea eta eskubidea bereizi dabez. Lehenengoa, “emoten jakun eta onartu egiten dogun zerbait da”; bigarrena, “eskatu geinken zerbait da, bere mugakaz, biziaren kasuan”. Oparia eta doea be bereizten dabez. Oparia, “gura dodan moduan erabilteko emoten jatan zerbait da”, eta doeak “beragaz dakar egitekoa, erantzukizuna”, eta biziaren hasieran, tarean eta azkenean konpromiso batzuk hartzea eskatzen dau.
Lagungarriak prestatu dabez egun honetarako, besteak beste otoitzak (baita euskeraz be) eta liturgia lagungarriak.
#VaticanNews La Subcomisión Episcopal para la Familia y la Defensa de la Vida de la Conferencia Episcopal Española ha sido la encargada de elaborar los materiales para su celebración y difusiónhttps://t.co/kWDgo5vVh7 pic.twitter.com/aVIu1BPbWM
— Vatican News (@vaticannews_es) March 25, 2024