Elorriko dominikek `Athletic-tarta´ egin dabe eta era horretara, familia zuri-gorriagaz bat egin gura izan dabe euren gozogintza eskaintza zabalduz. Pastelaren osagaiak honako honeek dira: bizkotxoa, nata eta malukia.
Santa Ana komentuko lekaimeen berezitasuna ‘Berriotxoa-tarta’ da. “San Markos tarta bezalakoa da, baina gorringoaren ordez, limoizko krema daroa”. Orain, Kopa dala-ta errezeta barria hartu dabe osagai zuri gorriak sartuz.
Beste tartakaz egiten daben modura honako hau be enkarguz egiten dabe bakarrik telefono zenbaki honetara deituta: 94 6820455
Zenbait monasteriotan, otoitzagaz gainera, gozoak egiten dabez eta horreek saltzetik ataraten dabe dirua bizirik irauteko. Batzuek ortuak daukiez eta, bakotxaren ahalmenaren arabera, aurrera ataraten dabez, baina ez dabe euren burua hornitzeko lain ataraten.
Gotzainak bere urteurrena Sevillan ospatu dau
Sevillara joan dan milazak zaleren artean Bilboko gotzaina be egon da. Bost urte bete dauz bertan gotzain izentau ebenetik. Behin partidua amaituta zorion agur mezua bialdu eban Athletic zaleentzat.
Helsinkiko gotzain dan Mons. Ramon Goiarrola bilbotarrak be bat egin dau zuri-gorrien jaiagaz Finlandiatik:
Athleticen ereserkia Begoñako basilikan: