Orain dala hilabete inguru aurkeztu dabe Harribide Fundazinoa Gernikaldeako, Arteagako eta San Bartolome-Mertzede parrokietan. Arduradunek azaldu dabenez, “jarduera hau Ebanjelizatze-egitasmoari lotutako ‘begiradaren’ haritik doa: alkarte abegitsu eta barneratzaileak sortu, besteak beste, agiririk eta bizilekurik ez daben etorkinei abegi egiteko”.
Martxoan, Gernikan egin zan aurkezpenean, hasieratik Harribide fundazinoaren eragile nagusienetakoa dan Jose Alberto Vicente abadeagaz batera, Mehdi eta Otman gazteak izan ziran. Zelan iritsi ziran hona eta zenbat gauza ikasten diharduen azaldu eben biek ala biek.
Harribide Fundazinoaren jarduerak ezagutzera emon ebezan, bizilekurik ez daukien gazteei laguntza eskatzen deutsiela nabarmenduz. Hain zuzen be, heziketa emoten jake, lana eta bizilekua aurkitu daiezan. Gaur egun, 60 gazte ingururi eskaintzen deutse arreta hainbat pisutan.