ABA TAANOK bere musika solidarioa eskainiko dau
MUSIKA BIZIAK SALBATZEKO egitasmo humanitarioaren jatorria Kirekan dago (Uganda). Arduradunek azaltzen dabenez, "gure egitekoa kaleko umeei osoko laguntza eskaintzea da: heziketa, prestaketa eta musika eta dantza probatzeko aukera". Egitasmoaren finantzaketaren %70a ABA TAANO gospel-taldearen esku dago. Talde honek Eleizbarrutian jardungo dau egunotan, hasteko, gaur arratsaldez, 19:30etan, Bilboko Gizakundea eleizan. Sarrera, 12 euro ordaindu behar da.
ABA TAANO taldeak 11 sari irabazi ditu nazinoartean eta 1.500 kontzertutik gora eskaini ditu Europa osoan. Orain, gure artean dira barriro be.
zGehiago jakiteko: Aba taano bilbao.pdf
Hurrengo emonaldiak
Sodupen:
Maiatzaren 2an, eguenez, San Bizente Martiria eleizan, 18:30etan.
Barakaldon:
Maiatzaren 3an, barikuz, San Bizente Martiria eleizan, 20:00etan.
Algorta:
Maiatzaren 4an, zapatuz, Loiolako San Inazio parrokian, 20:15etan.
Hirureta, sarrera doan da eta diru-laguntza eskatuko da urteeran
Gehiago jakiteko:
pdf ABATAANO 2024
LABURPENA 2023 NEW(2) 5mb.pdf