04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Laiko-komunidadeen urteko batzar nagusia euren erronkak aztertzeko
25.04.2024

Laiko-komunidadeen urteko batzar nagusia euren erronkak aztertzeko

Datorren zapatuz, apirilak 27, Laiko-komunidadeen Mahaiak batzar nagusia ospatuko dau, Sortze Garbia parrokian. Kristau komunidadeen erronkak: Jerusalemetik mundura goiburuaren haritik batuko dira goizeko 9:30etan. Carlos Gil eta Silvia Martinez Cano teologoek jardungo dabe hasierako kristau alkarteei eta historian zehar emakumeak Eleizan izan dauan egitekoari buruz. Talde-lan eta gogoetaren ostean, Eukaristia ospatuko dabe, Bilboko gotzaina buru dala, batzarrari amaiera emoteko.

Laiko-komunidadeen Mahaiak lehenengo batzar nagusia ospatuko dau joan dan kurtsoaren amaieran Juanto Uribarri bat-batean hil ondoren. Berau izan zan buru urte askotan laiko-komunidadeen Bilboko Eleizbarrutiko batzordean eta mahaian.

Uribarriren heriotzaren ostean, hiru lagunek euren gain hartu eben mahaiaren koordinazinoaren ardura: Fedea eta Zuzentasuna komunidadeetako kide dan Paola Tarabini Castellanik, La Salleko komunidadeetako kide dan Cesar Olaortuak eta ADSISeko kide dan Juan Carlos de Pablo Otaolak. Tabariniren esanetan, “kurtsoari ilusinoz ekin eutsen, baina zalantzakaz eta geure buruari aurrera zelan egin galdetuz”. Euren lehenengo jarduera, Juanto Uribarriri omenaldia egitea izan zan.

Urte honetan, komunidadeetako ordezkariak barritu dabez. 18 alkartek parte hartzen dabe eremu honetan.

Paolaren ustez, Mahaia “leku egokia da oinarrizko komunidadeetako kideek, laikoek, karisma desbardinetakoek, ideiak, proposamenak, kezkak…, batera jarri daiezan”. Eleiza, “benetan”, komunidadeen, “bardinen” komunidadea izatea da euren helburua. 

Komunidadeen Mahaiaren batzar nagusia
Komunidadeen Mahaiaren batzar nagusia iragarteko kartela

 

Jarduerak

Kurtso honetan, Mahaian ordezkatuta dagozan komunidadeek hainbat jarduera egin dabe batera: Loli Asuak ordezkatzen dituan Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluan lantzen diran gaiak prestatu, Sinodoaren inguruko lagungarriak, Ebanjelizatze-egitasmoari lotutakoak… Eta kurtso amaieran, zapatuan lez, bazat nagusia egiten dabe. 

Goiz osoan izango da eurakaz On Joseba Segura gotzaina