09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Komunidadeen Batzordearen omenaldia Juanto Uribarriri
02.11.2023

Komunidadeen Batzordearen omenaldia Juanto Uribarriri

Azaroaren 3an, omenaldia egino jako Juan Tomas Uribarriri Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Komunidadeen Batzordeaka ntolatu dau 19:00etan hasiko dan ektialdi hau. Uribarri bat-batean hil zan bizikletan joiala Morgako gainerantz, joan dan maiatzaren 29an, 68 urte ebazala. Asko maite eban kirol hau eta espezialista zan altuerako txirrindularitzan. Horrezaz gainera, Bizkaiko Eleizagaz konprometitutako gizona zan.

Juan Tomas Uribarri Komunidadeen Batzordeko presidente izan zan 20 urtez eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide be izan zan 15 urtez, On Ricardo Blazquez eta On Mario Izeta gotzainen sasoian.

Bizkaiko 20 komunidade kristau batzen dituan Komunidadeen Batzordeak omenaldi xumea egin gura deutso, baina, “bihotz.bihotzekoa”, Juantoga Batzordean bidelagun izan zan Loli Asua teologo eta Fede eta Justizia komunidadeko kideak dinoanez

Omenaldian, Juantoren bizitzarko askotariko testuinguru zabalak gogoratuko dira: lanbidea heziketaren arloan, eleiz konpromisoa, txirrindularitza, izadiagazko eta familiagazko maitasuna, e.a., agertuko dira irudi eta berben bidez.

Luis Guitarra eta Carmen Sarak jardungo dabe.

Juan Tomás Uribarri