06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Getxoko Koral Astea hasiko da gaur, Berreroslearen eleizan
02.11.2023

Getxoko Koral Astea hasiko da gaur, Berreroslearen eleizan

Gaurtik domekara, Getxoko 42. Koral Astea ospatuko da eta nazinoarteko lau abesbatzek -ahots zuriak eta mistoak- parte hartuko dabe, askotariko estilo eta garaietako errepertorioa eskainiko dabe. Hasteko, gaur arratsaldez, "Giovanile with us" italiar abesbatzak jardungo dau Berrerosle Guztiz Santua parrokian, 19:30etan (sarrera doan). Gainerako kontzertuak, azaroaren 3tik 5era, Muxikebarrin ospatuko dira. 

Gaur arratsaldez Getxoko Berreroslearen parrokian jardungo dauan ‘Giovanile With Us’ abesbatza 2023an sortu zan Erroman. Hainbat sari jaso ditu bere herrialdean eta maila internazionalean eta Camilla Di Lorenzok zuzentzen dau. Bihar, ‘Barbörukorinn’ ahots mistoen Islandiako abesbatzak jardungo dau.

Zapatuz, Norvegiako ‘Kammerkoret Aurum’ abesbatzaren txanda izango da. 2006an sortutako talde honek eskandinaviar musikan oinarritutako errepertorio zabal eta anitza eskainiko dau. Domekaz, jaialdiari amaiera emonez, Txinan entzutetsuenetakoa dan ‘Rainbow Chamber singers’ abesbatzaren emonaldia izango da.

Sarreren prezioa -doakoa dan gaurkoa izan ezik- 3 eurokoa da. Abonua: 7 €. Sarrerak Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi daitekez: https://ticket.kutxabank.es/aulacultura/. Muxikebarriren informazino-bulegoa (astelehenetik barikura, 8:30-14:30). Muxikebarriren txartel-leihatilla (astelehenetik barikura, 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete aurretik). Eta Romoko kultur gela (astelehenetik barikura, 9:00-14:00 / 16:00-18:00).

Coro Giovanile With Us