09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hilabete eta aldizkari barria egun berezian
01.11.2023

Hilabete eta aldizkari barria egun berezian

Azaroaren 1ean, Domu Santu egunez argitaratu da Alkarren Barri aldizkariaren 297. alea. Oraingoan, laguntza eske dagoan pertsona batengan arreta jartera deitzen gaitu azalak. Egunero gure inguruan aurkezten diran egoeren aurrean adi (erne!) egoteko esaten jaku. Ale honetan nabarmentzen dira eta gure arreta eskatzen dabe, besteak beste, Eleizbarrutiaren Egunak (azaroak 12), Lurralde Santuko gerrak eta Pobreen Munduko Egunak. Ignacio Palacio Gizakiako zuzendari gerenteari eta Begoña Iñarra misiolariari egindako alkarrizketek be irakurlearen jakin-mina biztu gura dabe.

Hildakoen jai nagusia ospatzen dan egun honetan, Alkarren Barri aldizkariaren ale barria aurkeztu da euskarri digitalean. Agerkari  honek Eleizbarrutiko barri nagusiak jasoten ditu.

Eleizbarrutiaren Eguna

Azaroaren 13an ospatuko dan Eleizbarrutiaren Eguna dala-eta, aldizkariak 2022. urteko ekitaldiko pastoral eta ekonomiaren inguruko datuen laburpena jasoten dau. Datuotan ikusten danez, karidade eta gizarte arretarako 200 zentroren bidez 88.500 lagun baino gehiagori eskaini jako arreta. 1.500 katekista dagoz, 2.500 jaunartze ospatu ziran eta 239 abade dagoz, datuetan ikusten danez. Datuez gainera, ekintzen barri be emoten da, esate baterako datorren urtean 60 urte beteko dituan Otxarkoaga ikastegiari lotutakoak. EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxe honek ahulenen, asko eta asko bakarrik etorritako adin txikiko atzerritarrak, heziketan jarduten dau, hil honetako aldizkarian irakurri daitekenez.

2022ko ekitaldiko ekonomia-barriak be jasoten dira; nabarmentzekoa da sarreren zatirik handiena, hain zuzen be %47a, gizarte-karidade ekintzetara zuzentzen dala, hain zuzen be, Caritas, Misinoak eta Esku Elkartuak erakundeen bitartez.

Gehiago jakiteko: hemen.

Pobreen Munduko Eguna

Azaroaren 19an, Pobreen Munduko Eguna ospatuko da. Frantzisko aita santuak dei egin deutso mundu osoko Eleizari egun hori ospatu daian eta Bilboko Eleizbarrutian 18ko eta 19ko ospakizunetan egingo da. Azaroaren 18an, berbaldia ospatuko da Rekaldeko parrokian eta Sebastian Mora Caritas Española erakundeko presidente ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleakjardungo dau. Bigarren zatian, partaideek fedearen gizarte-karidadearen alderdiaren inguruan gogoeta egiteko aukera izango dabe. Erdiko orrialdeetan, topaketa honen ingurukoak jasoten dira.

Izena emotea eta lagungarriak: hemen.

Oroimenaren Eguna

Azariareb 10ean ospatuko dan Oroimenaren Eguna be agertzen da aldizkarian, Bake eta Adiskidetzerako sailetik bakarka eta taldean egiteko aurkeztu dauan proposamenaren barri emonez.

Lagungarriak: hemen

Beste artikulu batzuk

Eleizbarrutiko Artxibotik heriotzari buruzko artikulua idatzei dabe eta liburutegiak zaindari latindar eta grekoengan jarri dau arreta. Bizkaian dagoan San Joan Bateatzailearen eskulturarik zaharrenari buruz jardun dabe Eleiz Museotik.