09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 On Joseba Segura gotzaina buru izango da Domu Santu eguneko Mezan, Derion
31.10.2023

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Domu Santu eguneko Mezan, Derion

Bihar -azaroak 1, eguaztena-, Domu Santu Egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Derioko kaperan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun horretan, urtean hildako pertsona guztien gomuta berezia egingo da.

Domu Santu egunez, Derioko kapera goizeko 9:00etan zabalduko da Sakramentu Guztiz Santuaren erakusketagaz; 9:30etan, laudorioak errezatuko dira; 11:30etan, Arrosarioa eta Sakramentu Guztiz Santuaren bedeinkapena eta erreserba eta 12:00etan, Eukaristia, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala. Autorlekua 11:20etarain egongo da zabalik.

Berrehun lagun ingururentzako lekua dauan kapera urteko egun guztietan egoten da zabalik 9:00etatik 14:00etara. 

Kontzertu lirikoa

Domu Santu Eguna dala-eta, bihar -eguaztena- VI. kontzertu lirikoa ospatuko da Bilboko kanposantuan, 13:00etik 14:15etara. Musikagilerik entzutetzuenen (Mozart, Puccini, Verdi, Donizetti, Bach, Schubert, Sorozabal, Webber, Caccini, Franck, Morricone…) eleiz musikako pieza aukeratuak eskainiko dira. Bilbao Bel Canto taldeko soprano batek, tenore batek, biolin-jole batek, biola-jole batek eta piano-jole batek parte hartuko dabe.

Zuzenean eskainiko da Telebilbaotik eta Youtubetik:

Una celebración en la capilla de Derio