03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuko jarduerak
30.10.2023

Asteburuko jarduerak

Zapatuz, Sopuertako San Viator ikastetxean ospatu zan parrokietako alkartezainen batzarra, Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusia Bilbon, eta hirukoiztarrek Algortan daben parrokiaren urteurrena jarduerak iizan dira, besteak beste, asteburuan. Hona hemen batzuk:

Lourdeseko hospitalitatea:

Barikuz, urriaren erdialdera, Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitatearen eskutik, Lourdesera erromes joan ziranak alkartu ziran. Eukaristia ospatu eben Bilboko San NIkolas parrokian, Aitor Uribelarrea kontsiliarioa buru zala eta ondoren alkarregaz bazkaldu eben.

Cristina Gorostiza Hospitalitateko presidentea ospakizunean
Aitor Uribelarrea kontsiliarioa izan zan buru Eukaristian

Alde Zaharra Pastoral Barrutiko gaztetxo eta gazteen kurtso hasiera:

Zapatuz, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) gaztetxo eta gazteek kurtso hasierako konbibentzia ospatu eben. Egunari amaiera emoteko, Eukaristia ospatu eben San Anton parrokian eta eleizkizunean taldeko neska batek bateoa hartu eban.

Alde Zaharra PBko gazteak
Alde Zaharra PBko gazteak
Alde Zaharra PBko gazteak
Alde Zaharra PBko gazteak

Bilboko bikaritzetako gazteak:

Bilboko bikaritzetako eskaut taldeetako eta Kristau Sarbideko 50 begitale inguruk bikaritzako topaketan parte hartu eban zapatu goizez, Bilboko Elorrieta-San Inazioko parrokian ospatu zan otoitzaldian. 

Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa
Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa
Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa

Familien meza Durangon:

Durangoko Andra Mari eta Santa Ana parrokietako katekesiko familien kurtsoko lehenengo ospakizuna.

 

 

 

 

 

 

Durango
Durango

Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroaren lehenengo saioa:

Teologia eta Pastoraltza Eleizbarrutiko Institutuak,Cáritas Bizkaiak eta Eleizbarrutietako Misinoek antolatzen daben Ipar-Hegoaldea ikastaroaren lehenengo saioa zapatuz ospatu zan Bilbon.

Asier Arcos EHUko ekonomia-irakasle eta HEGOAko kideak gidatu eban lehenengo saioa. Grafiko eta irudiez baliatuz eta partaideakaz hartu-emonean eta honeen galderei erantzunez, denporaren buruan munduko ekonomiaz zelan jardun dauan ulertarazoteko datuak, giltzak eta testuinguruak aurkeztu ebazan.

Ipar-Hegoaldea ikastaroa
Ipar-Hegoaldea ikastaroa
Ipar-Hegoaldea ikastaroa

Kurtsoko lehenengo familia meza Lekeition:

Lekeitio
Lekaitioko Andra Mari

I. bikaritzako gazteak

I. bikaritzako 50 gazte inguru batu zan zapatuz, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimenduko Ezker-meatzaldeko fede-mahaiak eta bikartitzako fede-zabalkunde eta katekesirako mahaiak deituta.

I. bikaritzako gazteak

Como anunciaba el título del encuentro, “En busca del tesoro”, a través de diferentes momentos y dinámicas los participantes realizaron una búsqueda que les llevó a encontrase consigo mismos, con los demás y con Dios, “quien unifica y da sentido a nuestras búsquedas”.

I. bikaritzako gazteak

Sergio Buiza lurraldeko bikarioa partaide zala ospatu zan batzarrean hainbat berba errepikatu zan: bilaketa, topaketa, alkartea, akonpainamendua, itxaropena, zentzuna, askatasuna, poztasuna, esker ona…

I. bikaritzako gazteak
I. bikaritzako gazteak
I. bikaritzako gazteak

Esperientziak eragindako pozaz eta errepikatzeko gogoaz bueltatu ziran gazteak euren etxe eta familietara.

I. bikaritzako gazteak

“Mufungaren Adiskideak” Fundazinoaren batzarra:

Berrogeta hamar lagun baino gehiago batu zan joan dan astean, Mufungaren Adiskideak fundazinoaren egitasmoei babesa emoteko. Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo-Leku) ospatu eban urteko batzarra. 

Saioan, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako MIsinoetarako ordezkariak eta Iñigo Iriarte fundazinoko kideak udan Kongoko EDra egin eben bidaiaren ingurukoak azaldu ebezan. 

Mufungaren adiskideak
Iñigo Iriarte

Urteroko batzar honetan, besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufungako misinoaren inguruko azken barritasunak emoten dira. Indarrean diran egitasmoak be aztertzen dira eta “Adiskide leial” saria banatu. Oraingoan, beren-beregi egitasmoak garatzeko lagungarrien bialketaren kudeaketan laguntzen daben hiru pertsonari eskaini jake.

Mufungaren adiskideak

Fundazinotik azaldu dabenez, “gure funtsezko balioek, senidetasunean eta aniztasunaren errespetuan oinarrituta, besteen alde dogun konpromisoa islatzen dabe. Eta gehien behar dabenen alde alkartasunez jokatzeko gaitasuna sendotzen dabe”. 

Mufungaren adiskideak
Encuentro de inicio de curso de preadolescentes y jóvenes de la Unidad Pastoral (UP) Casco Viejo.