08-05-2024 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kide barriak Bizkaiko HOACen
30.10.2023

Kide barriak Bizkaiko HOACen

Bizkaiko HOACek batzar nagusia ospatu eban zapatuz -urriak 28-, "EKO, kristau profesionalak eta JOC mobimentuakaz batera, Bilboko La Salle ikastetxean". Azken urteetan, Ekintza Katolikoko mobimentuok batera emoten deutse hasiera kurtsoari. Aurton, nabarmentzekoa da mobimentu gehiagok egin dabela bat guztien arteak ekimenak garatzeko, Laudato Si entziklika eta Laudate Deum aholku-hitz apostolikoa kontuan hartuta eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren 3. erronkaren 3.2 jardunbideak sustatuta: "Bihurtze ekologikoa eragin (Laudato si) gizarte-ingurumenaren aldeko justizia eta danona dan etxearen eta bertan bizi garanon zaintza bultzatzeko".

Juan Mari Lechosa abadeak gidatutako hasierako otoitzaren ostean, askotariko mobimentuak aurkeztu ebezan: JOC, EKO, kristau profesionalak eta HOAC. Ondoren, taldeka jardun eben, Frantzisko Aita Santuaren berbetan arreta jarri eta berak esandakoak proposamen bihurtzeko Bizkaian.

hoac

Ekintza Katolikoan langile eta lanaren ardoan jarduten daben mobimentuek (JOC eta HOAC) taldeen biitzaren barri emon eben eta aurton Segovian, militante eta familia, 700 lagunen partaidetzagaz ospatudan Batzar Nagusian onartutako helburuei erantzunez urte birako atondu daben egitasmoa zehaztu.

hoac

Aurton, hiru kide barri dagoz Bizkaiko HOACen, presidentetzan, heziketan eta zabalkundean. Eta Marimar Gonzalez HOAC mobimentuko Barakaldoko militanteak mobimentuaren estatuko egituran izango dau ardura datozan lau urteetan, konpromisoaren arloan eta nazinoarteko arloan.

hoac

Kerman Lopez bikario nagusia buru zala ospatu zan Eukaristiagaz amaitu eben.