06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bokazinoen aldeko otoitzaldia, domekaz, Begoñan
26.04.2024

Bokazinoen aldeko otoitzaldia, domekaz, Begoñan

Datorren domekaz, apirilak 28, bokazinoen aldeko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, arratsaldeko zazpietan eta eleizkizun horretan akolito eta irakurle ministerioa jasoko dabe diakonotzarako eta abadetzarako hautagaiei. Aurretik, bokazinoen aldeko ordubeteko otoitzaldia ospatuko da, 17:30etatik 18:30etara eta Juan Diego Fuentesek bere bokazino-lekukotasuna emongo dau. 

Diakonotzarako hautagaiek laiko ministerioak hartuko dabez: Manuel Herediak akolito ministerioa jasoko dau eta Juan Diego Fuentesek eta Jorge Mejiasek irakurle ministerioa. Beste alde batetik, Daniel Guevara ordenetan onartuko da. Ospakizun berean, Patxo Ateka Eleizbarrutiko abadegaiak irakurle ministerioa jasoko dau.

“Dei egiten jaku diakonotzarako hautagaiakaz bat egin daigun euren bizitzetako egun esanguratsu hau ospatzeko”
(Nestor Aras, Diakonotzarako Batzordeko zuzendaria)

Bokazinoen aldeko otoitzaldia

Joan dan domekaz, apirilak 21, ospatu genduan Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunaren eta Tokian tokiko Bokazinoen Egunaren inguruan ospatuko da domekako ekitaldia, orduan hauteskundeak egin ziranez, Eukaristia astebete atzeratu zan-eta.

Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

El rastrillo tendrá lugar en los bajos de la Basílica.