“Junior egunari” hasiera emoteko, Artxandara igoko dira goizeko 10:00etan funikularraren plazatik abiatuta (oinez doazanak). Funikularrean igoteko asmoa dabenak 11:30etan atarako dira. Artxandan, eguerdiko 12:00etan, Jesus Sanchez Maus buru dala ospatuko dan Eukaristia izango da eguneko unerik garrantzitsuenetakoa.
Eukaristiaren ostean, poteoa egingo dabe auzoan, musikaz lagunduta eta umeentzako jokoak eginez. 15:00etan, bazkaria izango da eta, egunari amaiera emon aurretik, musika, tailerrak eta igel-toka izango dabez.