08-05-2024 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Junior eguna” gaur Artxandapen
27.04.2024

“Junior eguna” gaur Artxandapen

Gaur -zapatua-, 'Castaños' (Bilbao) inguruan batzen dan Junior taldeak bere eguna ospatuko dau. Borja Garcia Artxandape Pastoral Barrutiko (PB) gazteen arloko arduradunak azaldu dauanez, "danok gagoz konbidatuta jai honetara, taldekideak, euren senideak eta baita auzokideak be".

“Junior egunari” hasiera emoteko, Artxandara igoko dira goizeko 10:00etan funikularraren plazatik abiatuta (oinez doazanak). Funikularrean igoteko asmoa dabenak 11:30etan atarako dira. Artxandan, eguerdiko 12:00etan, Jesus Sanchez Maus buru dala ospatuko dan Eukaristia izango da eguneko unerik garrantzitsuenetakoa.

Eukaristiaren ostean, poteoa egingo dabe auzoan, musikaz lagunduta eta umeentzako jokoak eginez. 15:00etan, bazkaria izango da eta, egunari amaiera emon aurretik, musika, tailerrak eta igel-toka izango dabez.