22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Misino-eguna bihar, Urkiolan
30.04.2024

Misino-eguna bihar, Urkiolan

Maiatzaren 1ean, aspalditikbatzen dira Urkiolan Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Eleizbarrutietako misiolari eta lagunak. Gauza bera egingo dabe bihar eta, besteak beste, Ekuadorren 15 urtetik gora emon ondoren, Eleizbarrutira bueltatu diran Benjamin Respaldiza eta Paulino Ordaxen lekukotasunak entzungo dabez. 

Urteko oroitza-txostena be aurkeztuko da eta hainbat misiolariren agurra jasoko dabe Ekuadorretik, Filipinetatik Etiopiatik eta Kongoko Errepublika Demokratikotik. 

Santutegian Eukaristia ospatu ondoren, lagun arteko bazkaria egingoda Lagunetxean.

Paulino Ordax

Besteak beste, Paulino Ordax misiolariak emongo dau bere lekukotasuna bihar, Urkiolan. Los Rioseko Babahoyoko Eleizbarrutian 15 urtez jardun ondoren, Bizkaiara bueltatu da behin betiko geratzeko. 

Ekuadorren egon dan aldian, batez be presoen inguruan eta gizarte pastoraltzan aritu izan da. Babahoyon, Elikagaien Bankua martxan jarten lagundu eban, konprometitutako pertsonen batzordea sortuz.

Paulino Ordax eta gotzaina
Paulino Ordaz gotainagaz solasean

75 urte mundura zabalik

Eleizbarrutietako Misinoek 75 urte bete dabez. 1919tik 1948ra ereiaroa izan zan. Lehenengo harria, Angel Sagarminaga Gasteizko seminarioko irakasleak ipini eban. Misinoei buruzko berbaldia emon eutsen abadegaiei 1919ko urrian.

Berbaldi harek emon eban bere frutua sasoiko aita santuaren eskutik, hain zuzen be Pio XII.aren eskutik, eta 1948an hasiera emon jakon prozesuaren lehen hazia erein zan. Aita Santuak kontuan izan eban Guayaquileko (Ekuador) gotzainaren eskaria: oso handia zan Eleizbarrutitik Los Rios probintzia bereizi. Buldaren bidez, Los Rioseko Bikariotza Apostolikoa eratu zan.

Lehenengo euskal misiolariak Ekuadorrera

1948.eko urriaren 12an atara ziran La Habanarantz, Los Rioserako bidean, Francisco Arraibi eta Luis Alberdi abadeak. Urriaren 16an heldu ziran Guayaquilera eta azaroaren 5ean, eurakaz bat egin eben bertan Bittor Garaigordobilek, Leandro Zaloñak, Elias Zuloagak eta Eusebio Ocerinjauregik. Egun berean, eta jomuga beragaz, Maximo Guisasola eta Gregorio Alonso atara ziran Madriletik. Euskal Eleizbarrutietako Misinoek bialdutako lehenengo zortzi misiolariak izan ziran. 

Lehenengo zortzi misiolariak
1948an Euskal Eleizbarrutieako Misinoen eskutik abiatu ziran lehenengo zortzi misiolariak.
https://youtu.be/qJK3rpkv2P8?si=QkvGJooyelcLIt5U
Santuario de Urkiola.