17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, Eleizbarrutian izan diran ekitaldien argazkiak
29.04.2024

Asteburuan, Eleizbarrutian izan diran ekitaldien argazkiak

Bokazinoen aldeko Otoitzaldia Begoñako basilikan, Laiko-komunidadeen Mahaiaren Batzar Nagusia, Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteurrena Bilboko Mariaren Bihotza parrokian eta "Junior eguna" Artxandape Pastoral Barrutian, horra hor, asteburuan Eleizbarrutian ospatu diran ekitaldietako batzuk. Ondoren, ekitaldi horreetako argazkiak eta beste hainbat jarduera aurkeztuko doguz. 

Laiko-komunidadeen Mahaiaren Batzar Nagusia:

Komunidadeen Mahaiaren batzar nagusia
Komunidadeen Mahaiaren batzar nagusia
Gotzainak gogoeta egin eban taldeetako baten
Komunidadeen Mahaiaren batzar nagusia
Komunidadeen Mahaiaren batzar nagusia

Bokazinoen aldeko Otoitzaldia, Begoñan

Atzo-domeka, bokazinoen aldeko Eukaristia ospatu zan Begoñako basilikan, Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta diakonotzarako hautagaiek eta abadegai batek akolito eta irakurle ministerioak hartu ebezan. Eukaristiaren aurretik, 17:30etatik 18:30etara, ordubeteko otoitzaldia egin zan bokazinoen alde eta Juan Diego Fuentesek bere bokazino-lekukotasuna emon eban. 

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720316574511
Bokazino-lekukotasuna emoten

Manuel Heredia diakonotzarako hautagaiak akolito ministerioa jaso eban eta, beragaz batera, Juan Diego Fuentes eta Jorge Mejiasek irakurle ministerioa. Daniel Guevara ordenetan onartu eben eta Patxo Ateca Eleizbarrutiko abadegaiak irakurle ministerioa hartu eban. 

Bokazinoen aldeko otoitzaldia

“Junior eguna” Artxandape Pastoral Barrutian (PB):

"Junior eguna" Artxandape Pastoral Barrutian (PB).
"Junior eguna" Artxandape Pastoral Barrutian (PB).

1.500 kilo janaritan Harribierentzat:

Atzo -domeka- izan zan azken eguna Gernikaldean Harribide fundazinoaren alde janaria batzeko. Prest daukie janaritan 1.500 kilo inguru jasoten dauan dozenaka kaxa, fundazino solidario honen egoitzara eroateko. 

Gernikaldea harribide

Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteurrena Mariaren Bihotza parrokian:

Eukaristia Bilboko Mariaren Bihotza parrokian, Klaretarren sorreraren 175. urteurrena ospatzeko.
Eukaristia Bilboko Mariaren Bihotza parrokian, Klaretarren sorreraren 175. urteurrena ospatzeko.
Eukaristia Bilboko Mariaren Bihotza parrokian, Klaretarren sorreraren 175. urteurrena ospatzeko.
Eukaristia Bilboko Mariaren Bihotza parrokian, Klaretarren sorreraren 175. urteurrena ospatzeko.

Bateoak eta Lehenengo Jaunartzeak Corpus Christi parrokian

Atzo -domeka, Bilboko Corpus Christi parrokiako Jesusen taldeetako mutil gazte batek eta neskato gaztetxo batek Bateoaren eta Lehenengo Jaunartzearen sakramentuak hartu ebezan. Sendotzako neska gazte batek eta Jesusen taldeetako bik be ospatu eben Lehenengo Jaunartzea.

Corpus Christi

"Junior eguna" de la Unidad Pastoral (UP) Artxandape.