21-05-2024 Martes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Otoitzerako erretiroak Barnezabalen eta Suesako monasterioan
29.04.2024

Otoitzerako erretiroak Barnezabalen eta Suesako monasterioan

Abandoko San Bizente Martiria eta San Frantzisko Xabier parrokietako 19 helduk otoitzerako erretiroa ospatu dabe Suesako monja hirukoiztarren monasterioan, Belen Roderok lagunduta. Beste alde batetik, Sestao Pastoral Barrutiko (PB) talde batek erretiroa egin dau Berrizko Barnezabal gogarte etxean. 

Abandoko San Bizente Martiria eta San Frantzisko Xabier parrokietako taldea

Erretiroa

“Pazkoaldian gagozala, alkarregaz egin dogu Emauseko bidea Jesus Berbiztuagaz eta gure bihotzak prestatu doguz Jerusalemera itxaropen barrituaz eta ebanjelioaren barri ona gure parrokietan eta bizigiroetan iragarten jarraitzeko konpromisoaz” (Anatxu Díaz Beitia).

Erretiroa
Erretiroa

Sestao Pastoral Barrutiko taldea

Barnezabal gogarte etxearen inguru paregabean eta Manu de las Fuentes Eleizbarrutiko abadeak lagunduta, Sestao PBko hainbat arlotako 17 helduk gogoeta eta otoitz egin dabe asteburuan, “zelakoa da Jainkoagaz dodan hartu-emona” gaiaren inguruan, “hartu-emon horrek bakarka hazten eta gustura, indartsu, bat egiteko nahian Jainkoarei fedearen doea eskatuz eta eskertuz”, zelan laguntzen deuskun antzematen saiatuz. 

Erretiroa Sestao PB

Erretiroari amaiera emoteko, Eukaristia ospatu eben, Jaime Pizarro pastoral moderatzailea buru zala. 

Erretiroa Sestao PB
Erretiroa Sestao PB
Grupo de las parroquias de San Vicente Mártir de Abando y San Fernando, que ha participado este fin de semana en el retiro en Suesa.