PBaren sorrera Mendekosteko ospakizunaren barruan egingo da. Eukaristiaren aurretik hainbat jarduera izango da eleizaren kanpoaldean, udaletxearen aurrean, 17:00etatik aurrera: PBko talde eta errealidadeen aurkezpena, musika eta dantza DJgaz eta hainbat sorpresa…
Agindua
On Joseba Segura gotzainak aste honetan sinatu dauan aginduan jasoten danez, azken hiru kurtsoetan, bultzada handia emon jako Santurtzi Pastoral Barrutirantz daroan prozesuari. “Egon izan da aurretik be, Santurtzi “pastoral eskualdea” edo Pastoral Barrutia sortzeko saiakeraren bat edo beste, baina askotariko arrazoiengaitik ez dira gauzatu. Halanda be, nahiz eta jarritako helbua ez lortu, garatutako prozesuok lagungarri izan dira orain Santurtziko eleiz alkarteak bizi dauan unera iristeko bidea prestatu izan daben urratsak emon ahal izateko”.
Emondako eta sendotutako urrats honeek izan dira azken kurtsoetan Pastoral Barrutiaren eraketaren bultzada handiagorako abiapuntu. Santurtzi PBrako Pastoral Egitasmoa prestatzea be urrats garrantzitsua izan da. Egitasmo hau 2024-2027 aldirako (Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren iraunaldiagaz bat) pastoralgintza bideratzeko eta planifikatzeko bitarteko bihurtu gura da.