On Joseba Segura gotzainak atsekabea agertu dau sortu dan egoeragaitik eta “euren esperientziatik eta komentutik oso gertu egon dan jente asko eta askok eta askok” sentitzen dauan “harriduraz” eta “tristuraz” jabetuko diralakoan dago.
Honen haritik azpimarratu dauanez, “begiramen handiz hartzen dot euren erabakia”, izan be, “ezin da inor ezer egitera behartu”.
On Joseba Segura gotzainak gogoan izan ditu “monjei laguntzen saiatu eta euren esperientziatik gertu izan diranei”, bere esanetan, “honeentzat ulertezina da-eta gertatu dana”.
Artebakarrako monasterioa
Atzo, Bilboko gotzainak komunikabideen aurrean egin ebazan adierazpenetan azaldu ebanez, “ez da gurea, ezta izango bez. Alkartearena da”.
2022an, monasterioa erosteko eskaintza izan zan, monjak ez egozanean, baina ezin izan zan saldu. “Abade batzuk ustezko erosleak bilatzen be lagundu eutsen”, esan eban. Halanda be, salerosketa hau ez zan gauzatu Derioko uri-antolamendurako egitasmoari eta eraikinaren erabilerei lotutako kontuak zirala-eta.
On Joseba Segura gotzainaren esanetan, “nahiago neuke salduko balebe”.
📌”Ezin neike balorau zein puntutaraino diran askeak aukera hau hartzeko orduan”
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 16, 2024
📌Sobre si están las monjas “manipuladas”: en realidad no… pic.twitter.com/vRM5HXYUxk