12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur hasiko da Erruki-etxean “Bilboko Korala Gertutik” zikloa
17.05.2024

Gaur hasiko da Erruki-etxean “Bilboko Korala Gertutik” zikloa

Lekuko talentua nabarmenduko da Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako"Bilboko Korala Gertutik" emonaldien zortzigarren ekitaldia. Doako sei kontzertu ospatukodira Bilboko hainbat auzotan, maiatzean eta ekainean. Guztira, abesbatzetako eta talde instrumentaletako 300 kidek parte hartuko dabe.

Zikloa gaur -maiatzak 17, barikua- hasiko da, iluntzeko zortzietan Basurtuko Erruki-etxean. Ekitaldian, Bilboko Koral Alkarteko Musika-irakaspenerako zentroko ikasleek osotzen daben Aureliano Valle eta Jesus Guridi orkestra aurkeztuko da. 

Bihar -maiatzak 18, zapatua-, Euskeria gazteen koruak eta Bilboko Koral Alkarteko ikasleen amen eta aiten korua dan Alegrok jardungo dabe Zabalako Aresti Kondea egoitzan, 18:00etan. 

Maiatzaren 24an, barikuz, Abandoko San Bizente Martiria eleizan izango da kontzertua 20:00etan. Adimen-urritasuna izanda, musikaren bidez euren talentua agertzeko aukera daben pertsonez osotutako abesbatzek jardungo dabe: Gorabide korala, Gaude Bizkaia Alkartearen Alai abesbatza eta Logroñoko Igual a ti korua.

Maiatzaren 31an, barikuz, Organo-gelak eta Kantu-gelak kontzertua eskainiko dabe Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan, 20:00etan.

Ekaina

Ekainaren 1ean, zapatuz, goizeko 11:00etan izango da kontzertua Basurtuko Erruki-etxean. Eskolan kantari dalakoaren eskutik, Basozelai Gaztelu, Tiboli, Muxika, Kontxa eta Scientia Bilbao ikastetxea eskoletako koraletako kideek jardungo dabe.

Zikloari amaiera emoteko, ekainaren 7an, barikuz, Eskolan kantari dalakoaren emonaldia izango da barriro be, oraingoan Santutxuko Aingeru Guardakoak ikastetxeko kaperan, 18:30etan. Eskolan kantari Bilboko Koral Alkartearen gizarte-heziketa egitasmoa da eta ekimen honen bidez koral heziketa inguru zaurgarrietara eta, orokorrean, ikastetxeetara eroaten da.