12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko eskautek Sopelako hondartza garbituko dabe zapatuan
16.05.2024

Bizkaiko eskautek Sopelako hondartza garbituko dabe zapatuan

Datorren zapatuz, maiatzak 18, Bizkaiko hainbat lekutako eskaut taldetako 14 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek, 'Azkarrak' deitzen diranek, hondakinak batuko dabez Sopelako hondartzan, Surfrider Foundation dalakoagaz batera.

Zapatuz, ehun lagunetik gora alkartuko da, “danon artean hondartza garbi eta seguru egotea lortzeko.Plastikozko botilak, askotariko ontziak, zaborra…, batu eta aurrera pausua emon gura dogu ozeano garbiago eta osasungarriagoa izateko”.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentutik autortu dabenez, mundu osoko kostalde eta ozeanoen zaintza eta babesean pisu handia dauan Surfrider Foundation erakundeagaz alkarlanean aritzeak bultzada handia emoten deutso euren ekimenari: “itsas-kontserbazinoan daben esperientzia eta konpromisoari esker, zapatuko jarduera are eta arrakastatsuagoa izan daiteke”.

Gehiago jakiteko: hemen