Gaurtik ekainaren 30era arte zabalik egingo dan ‘Solasaldiak’ erakusketa doan bisitatu deiteke gaur -maiatzak 18, zapatua- eta bihar -domeka-, Museoen Nazinoarteko Eguna dala-eta.
Arduradunen esanetan, erakusketaren helburua, “arte erlijiosoko irudi klasikoei irudikapen barria emotea da; artista bakotxaren ikuspuntua agertzea aukeratutako lanetan, bakotxak bere eremura eroanez eta kontzeptu klasikoak arte tradizionaleren ikuspuntu moderno eta subjektiboagaz bat egiten saiatuz”.
Erakusketan partaide diran 13 ikasleren arrasto pertsonala antzeman daiteke lanetan.