Kulturarteko jardunaldiok Immigrazino eta Nazinoarteko Lankidetzarako udal sailak antolatzen ditu, hainbat talderen laguntzagaz: Sahara hegoaldeko Afrikari, marokoar Rifari, Hego Amarikari lotutako taldeak. Kulturarteko taldeek, Eleizbarrutietako Misinoek, afrikar eta latindar emakumeen 3 kulturak, etxe-langileen alkarteak, gazteek… parte hartzen dabe.
Ekitaldi gehienak barikuz eta zapatuz izango dira. Ikus-entzunezkoen emonaldiak, berbaldiak, bakarrizketak, umeentzako tailerrak musika, dantzak batukada, gastronomia, capoeira, kontzertua Djgaz… izango dira.
Helburuak:
Eremu publikoan, jaian, etorkinen parte-hartzea sustatu; kanpotik etorri eta Ermuan bizi diran pertsonen kultur eta arte adierazpenak agertzera emon eta ermutarren aurrean batera jarri; Ermuan kulturen arteko bizikidetza hobetzen lagundu eta helburu honeekaz bat datozan alkarteen, udalaren eta herriaren arteko eragin-truke positiborako eremuak eratu.
Egitaraua:
Gaur -astelehena-, ‘Influencers de Kamanga kluba’ (Bilbao) dalakoek grabazino-estudioari egokitutako itsas-kubo bi jarriko dabez Orbe Kardinala plazan, alkarrizketak emoteko eta sarreen bitartez udalerriko gazteakaz hartu-emonean jarteko. Arratsaldez egongo dira ekainaren 1era arte.
Eta Lobianon, gaur, 18:00etan, Osvaldo del Valleren “Show must go on” antzezlana “Pasmi Teatro” taldearen eskutik, Ivan Iparraquirreren zuzendaritzapean.
Maiatzaren 31an, barikuz, hainbat heziketa-tailerretako gazteek landutako bideoa aurkeztuko da Lobianon. “Estraktibismoa eta hegoalde osoaren espoliazinoa” gaiari buruzko berbaldia be izango da Marra Ngomek moderatuta. Salah El Yaakoubi bakarrizketariak be jardungo dau.
- Ekainaren 1ean, zapatuz, dantza latino eta afrikarrak, Afrikako, Rifeko eta Hego Amerikako gastronomia, musika-emonaldiak, dantzak eta folklorea izango dira.