22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritasek 13.000 lagun inguru artatu ebazan 2023an
29.05.2024

Caritasek 13.000 lagun inguru artatu ebazan 2023an

Caritas Bizkaia erakundeak BIlbon dauan egoitzan aurkeztu dabe gaur goizean Caritasen 2023ko oroitza-txostena. Elena Unzuetak eta Ana Sofi Telletxeak, Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari eta Gizarte Behatokiko arduradun, hurrenez hurren, erakundearen azken urteko daturik nabarmenenak eskaini dabez.

Besteak beste, Caritas Bizkaia erakundeak, 2023an 13.090 pertsonari (%52 emakumeak) 244 egitasmoren bidez arreta eskaini eutsiela azaldu dabe. 2022an baino 1.000 lagun gehiago izan dira arretaren hartzaileak.

Pobretasun eta desbardintasunaren aurkako egitasmoen garapenean 15 miloe euro erabili izan dirala azaldu dabe eta 3 miloe eurotako inbertsinoak egin dirala gizarte arloan.

Lagundutako familientzat, prezioen igoera, etxebizitzaren kontua eta erroldatzea izan dira arazo nagusienetakoak.

Egoera erregularizatuta daben bertoko eta kanpoko herritarren %51ak jaso dau laguntasuna (%61 emakumeak)

Caritas Bizkaia erakundearen 2023ko oroitza-txostena
Memoria 2023 Caritas Bizkaia

Askoren konpromisoa:

Cáritas Bizkaia erakundeak esker ona adierazo gura izan deutse 1.890 boluntariok (%77 emakumeak) -238 boluntario barri (%74 emakumeak)- musu-truk egiten daben lana eta 4.230 bazkide eta laguntzailek (%54 emakumeak) eta 343 erakunde bazkide eta laguntzailek irudikatzen daben bizkaitarren diru-laguntza.

Caritas Bizkaia erakundeak 15,21 miloe euro erabili izan ditu Bizkaian pobretasunaren aurkako eta inklusinoaren aldeko egitasmoetan, osoko harrerarako (4,1 miloe), bizileku bako pertsonentzako (2,7 miloe euro) eta lan eta ekonomia solidariorako (1,9 miloe).

Apustu honetan, arreta eskaini jake sarrera bako familiei edo pobrezian dagozanei, bizilekua jadesteko edo sostengatzeko arazoak dabezanei edo bazterketa larrian dagozanei. Adin txikikoez eta familiez arduratu dira gizarte-heziketa arloan, bakarrik dagozan eta gizarte ahulezia jasaten daben nagusiez eta lan duina jadesteko arazoa daben langabetuez.

Gizarteratze-enpresak

Gainera, Caritas Bizkaia erakundeak Koopera Servicios Ambientales S. Coop, Koopera Zaintzalan S. Coop, Lapiko Catering, S.L. eta Gizartelur, S.L. gizarteratze enpresen alde egiten jarraitu dau. 351 lagunek (%46 emakumeak) lan egiten dabe ekonomia solidariorako sare honetan, %77 gizarteratze-postuetan.

Oroitza-txostena osorik: hemen

Elena Unzueta y Ana Sofi Telletxea, durante la presentación de la Memoria 2023.