22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Asteburuan, Kristau Sarbideko sakramentuak eta beste hainbat jarduera
17.06.2024

Asteburuan, Kristau Sarbideko sakramentuak eta beste hainbat jarduera

Atzo -ekainak 16, domeka- helduen kristau sarbideko sakramentuak, hau da, Bateoa, Eukaristia eta Sendotza, ospatu ziran Sestaon. Gainera, zapatuz, ekainak 15, Ipar-Hegoaldea ikastaroko kurtsoko azken saioa ospatu zan Bilboko Barrian eta arratsaldez, joan dan eguenez hil zan Antonio Madinabeitia misiolariaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatu zan Gasteizen. Ondoren, aitatutako gertaerok eta beste hainbat gogoratuko doguz.

Asteburuan zehar hainbat ospakizun eta ekitaldi egon da Elizbarrutiko bikaritzetan.

Kristau sarbideko sakramentuak Sestao Pastoral Barrutian (PB)

Sestaoko eta Hego Amerikako hainbat herrialdetako helduen taldeak heziketarako ibilbidea burutu dau, Jorge Aretxabaleta La Salleko anaiak laguntzaile-lanak egin ditualarik.

Kristau sarbideko sakramentuak Sestaon

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izan zan buru atzoko eleizkizun hunkigarrian. Amaieran, eleiztarrek eta egun esanguratsu hau bizi eban taldeak kopau bat hartu eben alkarregaz.

Kristau sarbideko sakramentuak Sestaon
Kristau sarbideko sakramentuak Sestaon
Kristau sarbideko sakramentuak Sestaon

Sestaoko Andra Mariaren Deikundea parrokian sendotzak ospatzen zirala-eta, On Joseba Segura gotzaina Kidendaren postura hurreratu zan eta bidezko merkataritzaren egitasmoari lagundu eutsan.

Bidezko merkataritza Sestao
Gotzaina eta Kidendako boluntario bi Sestaon
Bidezko merkataritza Sestao

 

 

Ipar-Hegoaldea ikastaroko kurtsoko azken saioa

Zapatuz izan zan, Bilbon. Ikastaroa, Caritas Bizkaiak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Eleizbarrutietako Misinoek antolatu dabe beste urte batez eta Julio Cuadrak gidatu dau.

Ipar-Hegoaldea ikastaroa
Ipar-Hegoaldea ikastaroa

Durangoko klaratarrek Paduko San Antonio zaindariaren eguna ospatu eben

Klaratarrak Durango

Donostiako koru gregorianoak meza girotu eban eta, ostean, kontzertua eskaini. 

Klaratarrak Durango
Klaratarrak Durango
Klaratarrak Durango

Antonio Madinabeitiaren arimaren aldeko hileta Vitoria-Gasteizen

Joan dan zapatuz, ekainak 15, ekainaren 13an, Paduko San Antonio egunez, hil zan Antonio Madinabeitia misiolariaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatu zan Vitoria-Gasteizko San Bizente Martiria parrokian. 

hileta-eleizkizuna Madinabeitia

On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina buru zala ospatu zan alkar-meza eta misino-haziak eta hamarkadaz hamarkada misiolariek egin daben lanak emondako frutuaren garrantzia azpimarratu eban meza-buruak homilian. Elizaldek Madinabeitia goraipatu eban: “gure esker ona Antonio Madinabeitiaren bizitza oparoagaitik; bihotzez eskertzen dogu bere bihotz-zabaltasun handia”.

Ekuadorretik, herrialde honetan misiolari lez emon ebazan 38 urtetan Antonio ezagutu eban hainbatek bialdu ebazan doluminak, esate baterako, Mons. Skiper Yanez Calvachi Babahoyoko gotzainak eta Mons. Nestor Herrera Machalako gotzain erretiratuak.

Mons. Skiperren esanetan, Madinabeitia “gizon ona, apala, karismatikoa eta fede sakonekoa zan”. Bere aldetik Mons. Nestor Herrerak honako mezu hau bialdu eutsan Gasteizko gotzainari:

hileta-eleizkizuna Madinabeitia

«Con mi fraterno saludo, quiero expresarle a Ud. y por su digno intermedio al Presbiterio de su Diócesis, a las misioneras y los misioneros que misioneros en el Ecuador y a la familia mi sentida Condolencia y la de la Conferencia Episcopal Ecuatoriana por el sensible fallecimiento del querido y recordado Padre Antonio Medianabeitia.

Su sencillez, amabilidad y sobre todo su profunda espiritualidad marcaron en muchos Agentes de Pastoral su estilo de vida y la opción por los pobres a quienes sirvió.

Su muerte enluta a Misiones Diocesanas Vascas,  causa dolor a los sacerdotes que formó, a los pueblos que misionó y a sus amigos Dios ha querido llamarle a compartir en el cielo la felicidad de los justos en el día de su Santo Patrono y eso nos consuela y fortalece.

Con mi oración y sentimientos de fraterna solidaridad».

GOIAN BEGO!

Bestalde, zapatuan Arratialdekoen errotagibea egin zan Urkiolara. Atzo San Antonio eguneko errepetizino domeka ospatu zan.

Arratiako Errogatiba 2024
Zapatuan, Arratiako errogatibea Urkiolara
Sacramentos de Iniciación cristiana en Sestao