22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Organo-kontzertua Durangon, Musikaren Europako Egunean
20.06.2024

Organo-kontzertua Durangon, Musikaren Europako Egunean

Bihar -ekainak 21, barikua- Musikaren Europako Eguna ospatuko da eta, hori dala-eta, Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan organo-kontzertua ospatuko da bihar, 20:30etan, Arandoño Kultur Alkarteak antolatuta, Roberto Fresco Madrileko katedraleko organista titularraren eskutik. G.F. Haendel ingeles musikagileari omenaldia egingo deutso. Sarrera doan da eta, beste batzuetan lez, pantaila jarriko dabe musikaria ikusteko. 

Roberto Fresco Almudenako Andra Maria Erregina katedraleko organista eta Katarina Goi Zentroko organo-irakasle da. Madrileko Errege Kontserbatorioan ikasi eban eta baita Vienako Hochschule für Musik dalakoan be.

Roberto Fresco
Roberto Fresco

Kontzertuak emon ditu eta irakasle lez jardun dau Europan, Hego Amerikan eta Filipinetan. Urtero Tierra de Camposen (Palentzia) ospatzen dan “Fray Joseph de Echevarria” organo-akademiako zuzendari da eta Compostelako nazinoarteko musika ikastaroetan irakasle. 

Egitaraua

Hommage to Haendel

Alexander Guilmant (1837-1911)

Paraphrase sur un chceur

Haendelen «Judas  Maccabaeus» piezatik hartuta

Clement Loret (1833-1909) Concerto, G. F. Haendel Larguetto

Alegro Adagio Andante

Willian Thomas Best (1826-1897)

Prelude and fugue

Sigfrid  karg-Elert (1877-1933)

Homage to  Haendel op.75

Phil Lehenbauer (1960)

Ode for the Birthday of Queen Anne

Carl Keister McKinley (1895-1966)

Suite from “Water Music”

Alegro vivace Air

Minuet

Alegro maestoso