22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 IV. eta V. bikaritzetakoak Urkioilan batuko dira
27.06.2024

IV. eta V. bikaritzetakoak Urkioilan batuko dira

Urte bitan batu barik egon ondoren, atzo -eguaztena-, IV. eta V. bikaritzetako pastoral eragile, laiko, erlijioso eta abadeak Urkiolan batzartu ziran. 

Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioak amaieran azaldu ebanez, “hasierako agurren eta otoitzaldiaren ostean, batzarra egin dogu, arduratzen gaituen gaien inguruan jarduteko”. Izan be, bere esanetan, “urte bitan bikaritza arteko batzar hau egin barik egon gara eta gaurkoaren ostean, pozik geratu gara”.

Urkiola

Senide bazkariak emon eutsan amaiera saioari.

Bisitak Urkiolan

Jesus Mari eta Jose Mari Gernikaldeko parrokoek bisita egin eutsen atzo egunotan Urkiolan dagozan Kosnoaga taldeko neska-mutilei. Eurakaz batera izan ziran Carmen katekesiko arduraduna, sukaldean laguntzen dauana, eta Maria Manrique Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzakoa. 

Urkiola

Gaur amaituko da Oiz-Anbotokoek Urkiolan egiten diharduen kanpamentua. Oiz-Anboto, Gernika, Tabira, San Migel-Orozko eta Lea Artibaiko taldeak batu dira bertan, “Nor naiz ni? ¿Quién soy y para quién soy” goiburuaren haritik. Joan dan zapatuz, hilak 22, hasi zan kanpamentua euskal mitologian oinarritu da. Atzo, bikaritzetako arduradunek Urkiolan egin eben ekitaldian parte hartu eben hainbat abaderen bisita jaso eben. 

Un momento del encuentro, en el interior del santuario de Urkiola