Irailaren 28an Derion egingo dan ekitaldirako izena emoteko modu bi dagoz:
Telefonoz: 946790080 (Barriako idazkaritza)
Online esteka honetan
«Goazen 2024!» ekitaldirako argibide praktikoak.
Garraioa: Autobusak jarriko dira bikaritzetan eta aholkuak emongo dira garraio publikoa hartu ahal izateko.
Txiki-Leku: Jolas- eta zintza-eremua atonduko da, 4 eta 16 urte bitarteko adin txikikoentzat, familiek ekitaldian parte hartu daien.
Lagun bakotxak 20 euroko ekarpena egitea gomendatzen da (autobusa eta luntxa barru), ondasunen kristau banaketa sustatuz eta urrinago bizi diran pertsonen partaidetza ahalbidetuz. Ekarpen bera danontzat, antolakuntzan eta jardueraren finantzaketan laguntzeko. Dana dala ekarpen hori ez da eragozpen izango diruz larri dabilen norbait joan barik geratu daiten. Ezin dauanak ez dau dirurik jarriko. Honan batuko da dirua: ekitaldian bertan, kutxetan, bizum bidez (38094) edo autobusetan.
Ordutegia eta jarduerak:
10:00: Harrera Derioko Seminarioan. Ondo etorria. Autobusen helduera
10:30: ‘Goazen 2024!’ ekitaldi nagusia
- Otoitzaldia Seminarioko kapera nagusian
- 75. urteurrenaren eta seminarioaren historiaren kontaketa
- Logoaren aurkezpena
- Jardunbidea
- 75. urteurreneko abestiaren ospakizuna
- VI-EEE – Begirada
- Gotzainaren berbak
- 75 urteko gertaera gogoangarriak
- Azken otoitza
12:45: Bisita gidatuak
14:00: Luntxa
16:00: Ekitaldiaren amaiera – Autobusen itzulera
Derion ospatuko dan GOAZEN 24 ekitaldian izena emoteko orria
Parte hartzeko ekitaldiak
Hainbat ekitaldi ospatuko da kurtsoan zehar, ospatzeko, gogoratzeko, autortzeko-eskertzeko eta etorkizunari begira jarteko, eleiz alkarte osoak esku-hartzea ahalbidetuz.
Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, deialdia egin da eleiz errealidade guztietan antolatutako ekitaldi orokorretan eraginkortasunez parte hartzeaz batera, lekuan lekuko jarduerak antolatzean urteurren honeek kontuan hartu daiezan. Hona hemen egun aitagarriak:
Eleizea Plazara (Eleizbarrutiko azoka), 2025.eko maiatzaren 17an.
BizkaiBira (19 etapa oinez, Eleizbarrutia zeharkatuz). 2025.eko ekainaren 25etik uztailaren 13ra.
Kurtsoko jardunaldien egutegia:
El calendario de Jornadas y Campañas del curso 24/25, Gotzain Kontseiluak joan dan kurtsoko azken saioan onartu eban 24/25 kurtsorako jardunaldi eta kanpainen egutegia. Besteak beste, lagungarriez hornituta dagozanak jasoten dira. Erdiak baino gehiago ez dau agindutako diru-batzerik. Batzuetan, batutako dirua aitatutako helburura zuzentzeko aholkatzen da eta beste batzuetan beren-beregi ez da ezer aholkatzen baina alkarteak bere borondatez erabaki leike dirua dalako helburu horretara zuzentzea.
Bada barritasun bat kurtso honetako egutegian: agindutako diru-batzea erdi bana izango da parrokiarentzat eta egun horretan aitatutako kanapainarentzat, hain zuzen be honeetan:
- Irailak 29 – Caritas Bizkaia eta parrokiak
- Martxoak 15 – Eleizbarrutietako Misinoak eta parrokiak
- Ekainak 29 – Aita Santuaren eguna eta parrokiak
Gehiago jakiteko: hemen