22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Eleizbarrutiko abadeak 5 Irailaren 15ean, Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira
03.09.2024

Irailaren 15ean, Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira

Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade egingo dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna Santiago katedralean izango da 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez. 

Juan Reyero Pontesek Gernikaldea Pastoral Barrutian jardungo dau pastoralgintzan. Gorka Campos Saez de la Fuentek Santa Ana-Mesedetako Ama-Romo Pastoral Barrutian, San Nikolas eta Tourseko San Martin parrokietan eta Marco Antonio Muñoz Castrok Leioa eta Erandio-Astrabudua Pastoral Barrutian.

Erromesaldia Manresara

Kurtsoari hasiera emoteko, Seminarioko taldeak erromesaldia egin dau Manresara.

Beste alde batetik, irailaren 27an, ‘Goazen 24!’ kurtso hasierako ekitaldiaren bezperan, Eleizbarrutiko Seminarioan kurtsoari hasiera emongo jako. 

Kurtso honetan be ‘ate irekiak’ jardunaldia egingo da Seminarioan, hilaren lehen eguenez eta bokazino-ibilbidea jarriko da martxan. Aurrerago emongo da honen inguruko argibide gehiago.

El 15 de septiembre tendrá lugar la ordenación presbiteral de Marco, Gorka y Juan.