Monja, abade eta laikoek osotzen dabe Bizkaiko ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua.
24/7 zerbitzua da, izan be abadeak goardiako dira gauetan be, norbaitek gaixoen oliaduraren sakramentua eskaini ezkero, emoteko prest.
Abuztuaren amaierara helduta, Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen dan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzutik (AEEZ) zera gogoratu gura dabe: era ofizialean datorren irailaren 22an amaituko dan ufaldi osoan eta datorren kurtsoan zerbitzu hau guardiako dala Bizkaiko ospitaleetan, urteko egun guztietan. Ondo prestatutako talde arduratsuak ditu Basurtu, Gurutzeta, Galdakao, Gorliz, Urduliz, Santa Marina eta San Eloin.