Erromesaldi hau 1958an hasita egiten da erregulartasunez eta ohitura bihurtu da gure Eleizbarrutian. Ama Birjina Santa Bernardetteri agertu izanaren mendeurrenean hasi ziran erromesaldia egiten Erromesaldietarako Eleizbarrutiko Batzordearen eskutik. 1983tik hasita, Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitatea arduratzen da antolaketaz eta beti parte hartu izan dabe garai bateko eta besteko gotzainek.
Cristina Gorostiza eta Aitor Uribelarrea hurrenez hurren Hospitalitateko presidente eta kontsiliarioak gutuna idatzi dabe ekitaldia aurkezteko, besteak beste erromesaldian hiru eratara parte hartu daitekela azalduz:
Erromesaldia, batez be gaixoengan pentsatuta egiten da. Lourdeseko Eleizbarrutiko Hospitalitatetik adierazo dabenez, norbaitek parte hartzea nahi eta horretarako giza bitartekorik ez badau, “geuk eskaintzen doguz bitarteko horreek eta pertsona horreen zerbitzura gagoz”.
Boluntario lez be parte hartu daiteke. “Berrehun boluntario inguruk, esperientzia hau bizitzeaz gainera, ezintasunen bat daben pertsonei erromesaldian parte hartzeko aukera emoten deutsie”.
Erromesak. Askatasun osoz bat egiten dabe antolakuntzak proposatzen eta eskaintzen dituan ekitaldiakaz.
Prezioak aldatu egiten dira ostatuaren arabera
Hotel Foyer Hospitalet Ave María (Santutegi barruan. Hospitalitateko kideentzat bakarrik): 140 € lagun bakotxeko
Hotel Croix de Bretons: 225 € lagun bakotxeko (birentzako gela) eta 290 € lagun bakotxeko (banako gela)
Hotel Eliseo: 270 € lagun bakotxeko (birentzako gela) eta 350 € lagun bakotxeko (banako gela)
Prezio horretan sarzen dira: bidaia, ostatu eta mantenu osoa. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39.