22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Erruki-etxeak 250 urte bete ditu
18.09.2024

Erruki-etxeak 250 urte bete ditu

Eguerdian ospatu da Erruki-etxearen 250. urteurreneko ekitaldi instituzionala. "250 urte Bilbori lotuta" goiburuaren haritik egingo dira urte osoan urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Vicente Maria del Arenal erakundeko presidenteak gidatu dau ekitaldia, hasieran bertaratutakoei, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainari, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzarako Foru Aldundiko saileko diputatuari, Nerea Melgosa ongizate, gazteria eta erronka demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuari eta Juan Mari Aburto alkateari,,ondo etorria adierazoz. 

Eleizbarrutia ordezkatuz, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkari eta Erruki-etxeko Batzordeko kidea, Laura Etxebarria Osasun Pastoraltzako arduraduna eta Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria izan dira. Azken hamarkadetan Erruki-etxeagaz aparteko hartu-emona izan dauan beste hainbat lagun be izan da, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Ibon Areso Bilboko alkate izandakoa edo MIguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendaria.

250. urteurrena Erruki-etxea

Ondo etorriaren ostean, Erruki-etxearen historia kontatzen dauan bideoa ikusi dabe, ondoren aurkeztuko doguna, hain zuzen be.

250. urteurrena Erruki-etxea

Oroitzapena eta esker ona

250. urteurrena Erruki-etxea
Vicente María del Arenal
250. urteurrena Erruki-etxea
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea
250. urteurrena Erruki-etxea
Nerea Melgosa ongizate, gazteria eta erronka demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburua
250. urteurrena Erruki-etxea
Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzarako Foru Aldundiko diputatua

1872an oraingo kokapenean behin betiko finkatu zan erakundearen historiaren gorabeherak azaldu dabez euren berbaldietan ordezkari instituzionalek eta, azkenean, Bilboko Koral Alkarteak ‘Agur Jaunak’ abestu dau.

250. urteurrena Erruki-etxea
250. urteurrena Erruki-etxea
250. urteurrena Erruki-etxea
250. urteurrena Erruki-etxea
250. urteurrena Erruki-etxea

Erruki-etxearen eta Eleizbarrutiaren arteko lankidetza-hitzarmena

2022an, Eleizbarrutiko hainbat abade Erruki-etxera joan zan bizitzera. Orduan, erakunde biek lankidetza-hitzarmena sinatu eben. Gaur, oroitzapenezko ekitaldiaren ostean, gotzainak etxean bizi diran abadeei bisita egin deutse.

De izquierda a derecha, el presidente de La Kisricordia, Vicente María del Arenal, la directora ds Cáritas Bizkaia, Elena Unzueta, la responsable de Pastoral d ela Salud, Laura Etxeberriaiu