27-09-2024 Viernes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako
26.09.2024

Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako

Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana”, goiburua aukeratu dau ‘Eleiza gizalegezko lanaren alde’ ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako. Kurtso honetan, hasieratik Bilboko Eleizbarrutia partaide dan ekimen honen X. urteurrena ospatuko da.

On Joseba Segura gotzainak nabarmendu dauanez, “lana eta langilea zaintzea gure lankidetza eta konpromisoaz lehenetsi egin behar dogun eginkizuna da”.

“Kristau alkarteko kide lez, ezin dogu barri onaren iragarpenaren poza, gure lana garatzeko lan-balditzen hobekuntzarako ahaleginetik bereizi.”

Hori dala-eta, dei egiten deutsuegu datorren urriaren 2an, eguaztenez, 19:00etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao) egingo dan gogoeta eta alkarrizketarako batzarrean parte hartu daizuen. Gizalegezko lana bermatzen ez daben egoerak aztertzeaz batera, laneko eskubideen alde borrokatzea ezinbesteko dala berretsiko dogu, besteak beste. Ondoren, ekitaldi publikoa egingo dogu Plaza barrian. Zain gaukazuez!

Jardunaldi honen barri emon eizue eta gogoan izan zuen otoitzetan eta urriaren 6ko -domeka- Eukaristietan, guztiok bat eginez pertsona lehenetsiko dauan gizalegezko lana sortzeko eta eragiteko ahaleginean.

    Eskura dozuez jardunaldi honen inguruan prestatutako lagungarriak, besteak beste, honako honegaz batera bialduko deutsuegun ‘Aizu!!!’ agerkaria.

Zuen esanetara gaukazuez eta prest gagoz zuen talde, parrokia, Pastoral Barrutira hurreratu eta alkarregaz lanaren kontu honen inguruan sakontzeko.

Eskerrik asko arreta eskaini eta parte hartzeagaitik

Agur bero bat!

Maite Valdivieso Peña

Dagokiozan artxiboak: