Urriaren 15ean -martitzena-, Teresa Donearenegunez, Eukaristia ospatuko da Bilboko Karmeneko Ama eleizan, 9:30etan. Azaroaren 12an, mahai-ingurua izango da Erakundearen Ikasbide ikastetxean (Simon Bolibar, 5), 18:30etan, eta Teresiar Erakundearilotutako hainbat lagunek bere esperientzia batera jarriko dau.
Ekitaldiak abenduaren 2an amaituko dira Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan berbaldiagaz: “Teresiar Erakundea hemen eta orain: hezikeat eraldatzailearen alde eginez”. Mª Carmen Aragones TEeko Espainiako zuzendariak eta Ana Arancibia Interedeko zuzendariak jardungo dabe.
Biltzarra Karrantzan
Abuztuan, ACIT DE federazinoaren mendeurrena zala-eta, erakundeak “Bizitza ondu” XIX. jardunaldiak ospatu ebezan Karrantzako bainuetxean, “Gure munduagaz konprometituta. Bakearen eta senidetasunaren egile” goiburuaren haritik. Gehiago jakiteko: hemen
Poveda
Pedro Povedak sortu eban heziketa eta kultur jardueren bidez giza eta gizarte sustapenean konprometituta egozan laikoez osatutako Instituzinoa. Abade hau bizitzea egokitu jakon garaiagaz konprometituta egoan eta UNESCOk autorpena egin eutsan “pedagogo eta humanista” lez. Joan Paulo II.a aita santuak altarara goratu eban 2003an. Emakumeei unibertsitatean sartzea ahalbidetzea izan zan Povedaren egitasmoaren oinarrietako bat, izan be, Erakundea sortu zanean, “Estatu osoan bakarrik 40 emakume egozan unibertsitatean ikasketak egiten”.
Granadako Cuevas de Guadixeko bazterreko auzoetan abade lez jardun eta gizarte eta heziketa arloko askotariko ekimenak martzen jarri ondoren, Poveda Covadongara (Asturias) joan zan. Hantxe sortu eban Erakundearen lehenengo akademia, 1911an. Gaur egun, 30 herrialdetan dago.