16-10-2024 Miércoles, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Arimaren eskolak”, Josep Maria Esquirolen berbaldia, gaur arratsaldez, Bilbon
14.10.2024

“Arimaren eskolak”, Josep Maria Esquirolen berbaldia, gaur arratsaldez, Bilbon

"Eskolaren bizitza eta bizitzaren eskola" gaiaren inguruan jardungo dau Josep Maria Esquirolek gaur arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Batzar Nagusien eraikineko areto nagusian (Hurtado Amezaga, 6. Bilbao). Kerman Lopez bikaio nagusiak emongo deutso amaiera EBIk (Elizbarrutiko Ikastetxeak) antolatutako ekitaldiari. Gehiago jakiteko eta izena emoteko.

Josep María Esquirol Filosofia-katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Hemen filosofia garaikideko eskolak emoten ditu eta filosofia eta psikiatriaren arteko loturaren inguruko “Aporia” ikerketa-taldea zuzentzen dau.

Esquirolek ehun artikulu inguru argitaratu dau aldizkari espezializatuetan eta dozena bat liburu: La resistencia íntima (2015), Ciutat de Barcelona eta Saiakera onenaren Sari Nazionala jaso ebazan, La penúltima bondad (2018), Humano, más humano (2021) eta  La escuela del alma (2024), besteak beste.