BizkaiBira jardueran burutuko diran 19 etapetan, Bizkaiaren aberastasun naturalaz gozatzeko eta askotariko pastoral erretalitateak ezagutzeko aukera izango da.
Adin guztietako jentea batu gura da ekitaldian eta bakotxak gura dauan beste etapa egin leike.
Adituez osotutako batzordeak prestatu ditu ibilbideak eta zailtasunaren arabera bereiziko dira etapak. Eskuko telefonorako aplikazinoa izango da eskuragarri etapa bakotxaren zehaztasunakaz.
Alkarren Barri aldizkariaren azken alean jaso dira proposamenaren inguruko zehaztsunak eta lehenengo hiru etapen ibilbidea. Urteera, Begoñako basilikatik egingo da ekainaren 25ean. Hamahiru kilometro egin ondoren, Galdakaora iritsiko da. Bigarren etapa, Galdakaotik Igorrera egingo da eta hirugarrena Zeanurin amaituko da.
Jarduerak goizez eta arratsaldez
Etapak amaitu daitezan herriko alkarteak egingo deutse harrera partaideei. Bazkaria eta arratsaldeko eta gaueko jarduerak errealitate bakotxean prestatuko dira. Gau-ekitaldiaren ostean, lotan geratu gura dabenek egiteko aukera izango dabe. Jardunaldi bakarrean zein behin baino gehiagotan parte hartu, ezinbestekoa da izena emotea.
BizkaiBirarako batzordeko kide diran Fernando Marcos eta Maria Manriquek kurtso hasierako aurkezpenean azaldu ebenez, “garrantzitsua da bai harrera egitea, bai parte hartzea eta bai alkarteak sustatzea etapa baten edo bat baino gehiago egin daien”.