29-11-2024 Viernes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile Pastoraltzaren XXX. Jardunaldietako agiria
28.11.2024

Langile Pastoraltzaren XXX. Jardunaldietako agiria

“Lana da gai nagusia”.

Frantzisko Aita Santuaren Fratelli tutti agirian (162. zenb.) agertzen dan esaldi hori aukeratu dabe goiburutzat azaroaren 23 eta 24an Ávilan ospatu diran Langile Pastoraltzaren XXX. Jardunaldietarako. Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkurak onartu eban “Eleiza osoaren Langile Pastoraltza” agiriaren 30. harira ospatu diran Jardunaldiak.

Orain arteko ibilbideagaitik esker ona adierazoteaz batera, biltzarrean, langile eta lan eremuan bizi dan egoerari arretaz begiratu eta arlo honetako kontuetan sakondu eta alkarrizketan jardun dabe, eta lanaren duintasuna ukatzen dauan sistema ekonomizistaren ondorioak jasaten dabezanen aldeko jarduera ebanjelizatzailearen erronkak berrikusi dabez. Gaur, sekula baino gehiago, ezinbestekoa da Eleizaren agerpen samariar eta konprometituta, pertsona lehenetsiz.

Dagokiozan artxiboa:

Agiria