08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Eukaristia, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Eguna dala-eta
28.11.2024

Eukaristia, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Eguna dala-eta

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, FRATER erakundeak (Ahalmen-urritasuna daben Pertsonen Kristau Ermandadea), Gorren eta gor-itsuen pastoraltzak, CECO erakundeak (Espainiako Itsu katolikoak) eta FEDE eta ARGIA alkarteak (adimen-urritasuna edo buruko gaixotasuna daben pertsonen alkartea) dei egiten dabe, urritasunen bat daben pertsonak gogoan izan eta eurakaz fedea ospatu daigun. Abenduaren 3an, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen nazinoarteko eguna ospatuko da. 

“Danok batera, itxaropen-emoile” goiburuaren haritik ospatuko da Ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen aurtengo eguna. Esteka honetan eskuratu daitekez ahalmen-urritasunen bat dabenei zuzendutako Espainiako Gotzainen Batzarreko batzordeak prestatutako lagungarriak: Gotzainen mezua, liturgia gidoia (erraz irakurtzekoa) eta egunerako abestia.