Abendualdiko erretiroa Seminarioan
Abandoko San Bizente Martiria eta Xabierko San Frantzisko parrokiek antolatuta, zapatuz ospatu zan Eleizbarrutiko Seminarioak Zabalbiden dauan egoitzan eta Manu de las Fuentes Eleizbarrutiko abadeak gidatu eban.
Torre Urizar Pastoral Barrutia
Abendualdiaren hasiera zala-eta, Torre Urizar Pastoral Barrutiko (PB) Esnatu-Despertar religioso dalako taldeak 0-6 urte bitarteko umeak dabezan familientzako eremua zabaldu eban atzoko familia mezan, Miribillako Santa Maria Josefa eleizan, eleizkizunean euren partaidetza ahalbidetzeko.
Gernika
Gernikako San Bartolomé-Mertzede parrokiak, berde koloreko -“Barri Ona itxaropenez iragarri”- lehenengo “Abenduko izarrak”, banatu ebazan. Taldeei dagokienez, Haurtzaro solidarioa ekimenak jaso eban izarra, eta norbanakoen arloan, Carmen Ortega eta Iratxe Egurrolak.
Afrikar meza, San Anton eleizan
Abendualdiko lehenengo domeka. Gabonetarako prestaketa-aldia. Atzo, Eduardo Lohosa buru zala, San Anton eleizan ospatu zan afrikar meza, maitasunaren bidetik Jesusen atzetik jarraitzeko dei bihurtu zan.“Jesus gure historiara dator gaur egun be, gugaz izango dalako egunero munduaren azkenera arte” (ik. Mt 28, 20. Gure bizitza osoa, Abendualdi da”.
Pastoral latinoamerikarra Igorren
Pastoral latinoamerikarra atzo batu zan, alkartean, Igorreko alkarteagaz. “Etxean sentitzen gara, gertutasun eta maitasunez abegi egin deuskun lur honetan”.