Urte Santuaren hasierako Eukaristia, 12etan izango da katedralean. Lehenago erromesaldia egingo da Bilboko alde zaharretik aurretik kurutze berezia doala.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) December 23, 2024
Webgune berezia zabaldu da Urte Santuaren esanahiaren inguruko informazino zehatza izateko. Hemen
Kurutze berezia inaugurazinoan
San Nikolas eleizatik katedraleraino egingo dan prozesinoan buru joango dan Kristo Kurutziltzatua 1555ean egin eben Beaugranten tailer franko-flandiarrean. Katedralean, altara-aldean ipiniko da eta hantxe egongo da Jubileu Urte osoan fededunek gurtu daien.
Egurrezko Kristo polikromatu hau Joan Santuak jatorriko tenpluan, izen bereko ospitalearen ondoan, egon zan. Baina, eraikin hau bertan behera itzi eben 1770ean egoera negargarrian egoalako. Deitura hau ordena kanporatu ondoren hutsik geratu zan jesuiten eleizari ipini jakon eta bertara eroan ziran altzariak be, besteak beste, Kristo hau.
Ez da ezagutzen hasieran eleizako zein lekutan jarri eben; prozesinoetarako irudi lez erabili ebela uste da. Gaur egun, Eleiz Museoan gordeta dago.
Urte berezia
Bizkaian, gainera, Jubileu Urtea Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenagaz batera ospatuko da. Hori dala-eta, datorren urteko pastoral kurtsoaren hasieran, Elorrioko basilika be jubileu tenplu bihurtuko da. ‘Goazen 2025’ irailaren 27an izango da.
Katedrala, jubileu tenplua
Santiago katedralean Jubileua “jaso” ahal izango da astelehenetik domekara, 18:00etatik 19:00 etara. Ordu horretan mezea egongo da. Martitzenetan eta eguenetan aldez aurretiko hitzordua eskatuta, 10:00etatik 12:00etara (94 4153627 y 610357751).
Gizarte Jubileua Bizkaiko lurraldeetan
Urte Santua deitzeko Buldan, Jubileuaren gizarte alderdia ospatzeko esktu dau aita santuak. Bilboko Eleizbarrutian, bikaritza bakotxean izango dira jarduerak, fededunak erromes joan daitezan eta konpromiso eta itxaropenezko zeinua egin daien: martxoak 22: Gizarte jantokia (Barakaldo); apirilak 5: Etxepel (Durango); maiatzak 31: Argia Fundazinoa (Getxo); ekainak 14: Kaltzada egoitza (Gernika); urriak 18: Gizakia Fundazinoa (Gordexola) eta azaroak 15: Pobreen Munduko Eguna (Bilbao).