Imanol Pradales lehendakariak eta Nerea Melgosa sailburuak Caritas Bizkaia erakundearen egoitza nagusira egin daben bisita pribatuan, erakundearen egitasmoak eta erronkak ezagutzeko aukera izan dabe.
Lehendakari eta sailburuagaz alkartu dira On Joseba Segura gotzaina, Elena Unzueta erakundeko zuzendaria, Idoia Perez de Mendiola esku-hartzerako koordinatzailea, Ana Sofi Telletxea azterketa eta garapenerako saileko arduraduna, Marta Domecq administrazino-arduraduna, Mavi Laiseka koordinatzaile nagusia eta Manu Moreno Caritas Bizkaia erakunderako gotzain ordezkaria. Auzobizi.alkarte egitasmoan parte hartzen daben Hosyn Ouhamdouchek eta Moraf Ouyahiak euren bizi esperientzia batera jarri dabe.
📌Lehendakariaren eta Itziar Melgosa sailburuaren bisita Caritasera.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 9, 2025
📌Visita del lehendakari y la consejera Nerea Melgosa a Caritas Bizkaia @caritas_bizkaia pic.twitter.com/e8urEnttMR
Caritasek Bizkaian egiten dauan lana ezagutu ondoren, taldea oinez joan da San Frantzisko auzora, Hargindegi zentrora. Hemen, Caritasek osoko arreta eskaintzen deutse, batez be familiei, eta hainbat herrialdetako pertsonak izaten dira hartzaileak.
Gotzainak esker ona adierazo deutse bisitagaitik eta zera esan dau: “lanean eta lankidetzan jarraitu gura dogu, daukagun onena, hau da, fedeak eskuzabaltasuna eragiteko dauan gaitasuna, emonez”. Gizarte ekimenaren eta administrazino publikoaren arteko lankidetza azpimarratu dau.
Lehendakariak adierazo dauanez, Caritas Bizkaia bezalako erakundea “ezinbestekoa” da, administrazinoa heltzen ez dan lekuetara heltzen dalako. Bere esanetan, “baterako egiteko honetan laguntzen jarraituko dogu”.
Hargindegi zentroa
2924an, Hargindegi zentroak 300 familia unitate inguru artatu eban, multzo horreetako kideen %70a emakumeak diralarik.
Arreta jaso daben pertsonen %90 kanpotarrak dira. 50 herrialde desbardinetan jaiotako pertsonak dira. Egitasmoan parte hartzen daben emakumeak Nigeriakoak eta Kolonbiakoak dira eta gizonezko gehienak, Marokotik eta Aljeliatik etorritatkoak.
Arreta jaso daben pertsonak, gazteak dira, batez beste 35 urte dabez eta heren bik 40 urte baino gitxiago dabe.
Begoña Martinez zentroko arduradunak eskaintzen dabezan zerbitzuetako batzuk ezagutzera emon deutsez. “Txikileku” da horreetako bat eta “bertara joaten diran emakumeei lan-bizitza eta bizitza pertsonala buztartzen” laguntzen deutse horri esker.
Hargindegin, askotariko tailerrak be eskaintzen dabez, esate baterako, joskintza, pelukeria edo gaztelania, hauxe dalarik “gehien eskatzen dabena eta itxarote-zerrenda dogu bertan parte hartzeko”.
Berrogeta hamar lagun inguruk parte hartzen dau tailerretan. Honeek “erreferentzia-eremu dira beste hartu-emon eta sareak sortzeko, normalean ezin izaten dabe eta holakorik lortu beste eremu batzuetan”.