18-01-2025 Sábado, I semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Azken egunak erakusketa ibiltaria Begoñan ikusteko
16.01.2025

Azken egunak erakusketa ibiltaria Begoñan ikusteko

"Gogoratu, bizi, amets egin" erakusketa ibiltariak Bizkaiko Eleizaren 75 urteko historiako une gogoangarriak agertzen ditu.Erakusketa, Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian zabaldu zan eta handik Begoñako Gogarte Etxera eroan eben. Gaur egun, Amatxuren etxean (III-VII bikaritzak) dago eta datozan egunetak San Bizente parrokiara lekualdatuko da eta hantxe egongo da ikusgai hiilaren amaierara arte.

Eleizbarrutiaren 75. urteurrenari lotuta prestatutako erakusketa bikaritza guztietan egogngo da ikusgai. Aste honetan Begoñako basilikan izango da eta datorren astetik aurrera Bilboko San Bizente eleizan. 

Erakusketaz gainera, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak eta Komunikazinorako Eleizbarrutiko Sailak denpora-lerro birtuala prestatu dabe. Bertara sartzeko era paneletan txertatutako QR kodeen bidez da. Honeek 75. urteurrenerako atondutako webgunera garoez.

Anabella Barroso artxiboko zuzendariak Radio Popular-Herri Irratian emon ditu erakusketari buruzko xehetasunak.  

Azken panela, zuriz

Erakusketari hasiera emoten deutsan panelean, aurkezpena egiten da, besteak beste “hainbat gizaldi da kristau alkartea lurraldean” dagoala azalduz, Barrosok agiriak, arkeologia-hondakinak eta ermita eta eleiza ugariak aitatuz. 

Azken panela, hamargarrena, zuriz dago eta “Etorkizunari begira” izenburua dauka. Barrosoren esanetan, “jarri daiten lekuetan, bisitariek etorkizunari begira dabezan ametsak idatzi daiezan”.

Erakusketan Bilboko Eleizbarrutiaren 75 urteko historiaren errepasoa egiteaz batera, dei egiten jako alkarteari “etorkizuna amestu daian”.

Bikaritza bakotxean, azken panelaren argazkia egin eta post-itak batu egingo dira, lurralde guztietako pertsona guztien ametsak batzeko. 75. urteurreneko ekitaldiak amaitzeaz batera, mezu guztiak panel barri baten jasotea da asmoa.

Goazen 2024
Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian izandako partaideetako batzuek azken panelean itzi ebezan mezuetako batzuk.

Erakusketa bizi eta eraginkorra

Komunikazinoarako Sailetik eta AHEB-BEHAtik dei egiten dabe, guztion oroimena aberasteko baliagarri izan daitekezan argazki, lekukotasun eta agiriak batera jarteko.

“Nahi izan ezkero, lagungarriak artxibora edo 75. urteurrenerako webgunera bialdu daitekez. Guk digitalizatu eta ondo gordeko doguz. Danok historia honetako partaide sentitzea gura dogu eta euren ekarpenak baliagarri izatea gure atzetik datozanentzat”, azaldu dau Anabellak.

Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendaria Radio Popular-Herri Irratian.

 

 

Erakusketa paper eta multimedia euskarrian

Kurtso honetan, Artxiboak sail barria dau Alkarren Barri aldizkarian. 75. urteurrenari eskainitako orrian, erakusketa ibiltariaren panelakaz bat, Bizkaiko Eleizaren historiako hamarkada bakotxeko gertaera gogoangarriak jasoten dira. Multimedia euskarrian, idatzizko kontaketari oinarrizko gertaeren bideoa gehitu jako.


Algunos de los paneles de la exposición del 75 aniversario