19-05-2024 Domingo de Pentecostés
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako irudi barria
06.05.2024

Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako irudi barria

2024-2025 kurtsoan, mundu osoko eta lekuko Eleizarentzako gertaera esanguratsu bi ospatuko doguz: Jubileua eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena. Hori dala-eta, gertaera biok lotzen dituan eta hurrengo pastoral urtean erabiliko dan irudi korporatiboa aurkeztuko dogu.

Ekiturtearen urteurrena irailaren 28an Derioan egingo dan Goazen ekitaldiagaz hasiko da. Ospatzea, gogoratzea, eskertzea eta etorkizunari begira jartzea izango da programauko diran ekitaldietako asmo nagusia. eta horretarako,, eleiztar askoren parte hartzea gura da.

Ebanjelizazino Planagaz bat eginik `Lekuan lekuko´ Eleizea izan nahirik, ospatzen, iragarten eta serbitzatzen jarraitu gura da..

Ekitaldi parte hartzaileak

Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, deialdia egin da eleiz errealidade guztietan antolatutako ekitaldi orokorretan eraginkortasunez parte hartzeaz batera, lekuan lekuko jarduerak antolatzean urteurren honeek kontuan hartu daiezan. Hona hemen egun aitagarriak:

GOAZEN (Pastoral ekiturtearen hasiera), 2024ko irailaren 28an, Derioko Seminarioan.

Eleizea plazara (Eleizbarrutiko azoka), 2025.eko maiatzaren 17an.

BizkaiBira (19 etapa oinez Eleizbarrutia zeharkatuz) (2025eko ekainaren 25etik uztailaren 13ra).

Irudi barria

Logo barria, batasun eta aniztasunaren ikur da. Bizkaiko mapa oinarritzat hartuta, hainbat kolore eta neurritako forma geometrikoen nahastean agertzen da bizi-bizi. Bilboko Eleizbarrutiaren muina dan alkarte-kideen aberastasun eta aniztasuna agertzen dau. Besteak baino handiagoa dan forma geometriko moreak, Enkarterrialden, begirada erakarten dau. Emakumeari lotutako kolorea daroa eta gure Eleizako errealidade gehienen euskarri diran emakumeen kolorea.

Itxaropen eta batasunaren argi lez nabarmentzen dan kurutze zuriak zeharkatzen dau maparen bihotza. Kurutze horrek aniztasuna besarkatuz eta pertsonak sare bakarrean batzen dituan lotura sortuz besarkatu egiten diran erreka bi be irudikatzen ditu.

Euskeraz eta gaztelaniaz agertzen diran letrak osotzen dabe mapa. Hizkuntza bakotxak bere tipografia eta tamaina dau.

Kurtso barriaren osagai berezi bik sendotzen dabez letrak. 2025eko Jubileuaren logoa gogora ekarriz, herriak batzeko ezinbesteko diran alkartasuna eta senidetasuna irudikatzen daben lau irudi agertzen dira besarkatuta. Azken irudiak ’75’ zenbakia gorantz bultzatzen dauan eta itxaropenaren metafora dan aingurari tira egiten deutso. Alkarte bizitasunaren isla dan ekintza da, izan be, fededunaren bidea ez da bakarka egitekoa.