19-05-2024 Domingo de Pentecostés
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Portugaleteko katekesiko taldeen eta eskaut taldeen topaketa
06.05.2024

Portugaleteko katekesiko taldeen eta eskaut taldeen topaketa

Atzo -domeka- Portugaleteko Pastoral Barrutiko (PB) Andra Mari, Ama Lur eta Belatzak katekesiko eta eskaut mobimentuko taldeetako 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak alkartu ziran.

Gazteak Portugalete

Topaketaren lehenengo zatian, proben bidez -Get ready with me, dantza birala, komentatu eta batera jarri, erreleboak like emoteko, gehitu adiskide barria-, “influencer” onena aukeratzeko ezaugarriak antzeman ebezan: “poztasuna, batera jartera, esker oneko izatera, taldean ibiltera, bihotza lehenestera… bultzatzen gaitu”.

Gazteak Portugalete
Gazteak Portugalete

“Eta ‘influencer’ onena… Jesus da!! eta bere erara ospatuko dogu. Familia Eukaristian, senide eta lagunak ondoan doguzala”. 

Gazteak Portugalete
Gazteak Portugalete

Ospakizunean, Lehenengo Jaunartzea egingo daben mutiko eta neskatoak aurkeztu ebezan eta kurutzea emon eutsien. Taldeetan eta GazTDT dalakoan Jesus ezagutzen jarraitzeko dei egin jaken.

Gazteak Portugalete
Gazteak Portugalete
Gazteak Portugalete