19-05-2024 Domingo de Pentecostés
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Musika, alkartasuna eta beste hainbat ekitaldi asteburuan
06.05.2024

Musika, alkartasuna eta beste hainbat ekitaldi asteburuan

Maiatzean, Lehenengo Jaunartzeak ospatzen dira Eleizbarrutiko hainbat parrokiatan. Gainera, joan dan asteburuan, askotariko ekitaldiak izan dira han eta hemen eta argazkien bidez laburbilduko doguz:

Asteburuetan ohikoa danez, oraingoan be makina bat ekitaldi eta jarduera izan da Bilboko parrokietan eta beste hainbat eremutan. Kontzertuak, jaunartzeak, Guadalupeko Ama Birjinren irudia Gernikara, Gaixoaren Pazkoa, e.a.

Aba Taano taldearen kontzertu solidarioak

Asteburua musikaz beteta egon da:

Aba Taano gospel-taldearen kontzertu solidario ikusgarriak Sodupeko eleizan, Barakaldoko San Bizente eleizan eta Algortako Loiolako San Inazio eleizan, Kirekan (Uganda) kokatutako “Musika biziak salbatzeko” egitasmo humanitarioaren alde. 

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720316741474/
Álbum de fotos del concierto solidario

Zapatuz, beste kontzertu bi ospatu ziran. Begoñako basilikan, hasiera emon jakon “Diego de Amezua” Organoaren Adiskideen Bilboko Alkarteak antolatzen dauan “Bilbao uria” nazinoarteko 12. organo-jaialdiari. Eta Abandoko San Bizente Martiria parrokian, kontzertua ospatu zan Mufungaren Adiskideak fundazinoaren eskutik. 

Maiatza, Lehenengo Jaunartzeen hila

Lehenengo Jaunartzeak ospatu dira Eleizbarrutiko hainbat parrokiatan

Ermuan, ohikoa danez, neska-mutikoek tunikaz jantzita egin dabe lehenengo jaunartzea. Berrogeta hamar urteko ohiturari eutsiz, urtero birziklatu eta berrerabili egiten dabez tunikok.

Antzerki solidarioa Bilboko San Bizente eleizan

“Hego Berria-Compromiso Sur” parrokiako taldeak antolatuta, “Show Must Go On” antzezlana aurkeztu eben barikuz ‘Bengo Leku’ parrokiako lokaletan. San Bizente parrokiako eta beste hainbat lekutako 20 gazte eta 245 heldu batu ziran ikuskizunaz gozatzeko. 

Antzerkia San Bizente
Antzerkia San Bizente
Antzerkia San Bizente

Misino-esperientziak Meatzaldean

GIzarte gelaren alkarrizketa Meatzaldean (Meatza-indurua), Caritas Bizkaia erakundeak eta Argi eta Gatz komunidadeak antolatuta, Paulino Ordax eta Xabier Eskauriatzaren misino-esperientziari buruz. 

Ehun lagunetik gora batu ziran barikuz Somorrostro ikastegian.

Somorrostro
Paulino Ordax, Txemi Santamaria (moderatzailea) eta Xabier Eskauriatza.
Somorrostro

Otoitza mobimentuan, Santurtzi Pastoral Barrutian

Gauzatu ebezan dantzetako batzuen sortzaile diran Izaskun Aguirre eta Iratxe Larreak lagunduta. Kabiezeseko San Pedro parrokiako ‘Isiltasuna eta hausnarketa’ taldeak antolatu eban ekitaldia. 

Otoitza mobimentuan. Santurtzi
Otoitza mobimentuan. Santurtzi

Inguru seguruari buruzko heziketa

Maria Manrique, Jose Enrique Varas eta Maria Gomez adin txikikoen babeserako Eleibarrutiko batzordeko kideek “inguru seguruari” buruzko saioa gidatu eben Barakaldoko Elizalde eskaut taldeko eta Deadar taldeko begiraleentzat.

Inguru segurua
Inguru segurua

Eleizbarrutiko ordezkaritza Sinodo-seneko Eleizari buruzko Gotzainen Batzarraren Batzar Nagusian

Idoia López de Mendiola Sinodorako Eleizbarrutiko aldiko koordinatzaileak parte hartu eban batzarrean.

Sinodoa gotzainen batzarra

Gehiago jakiteko: hemen

Otoitzaldia Sestaon

Kristau alkarteko 50 lagun inguru batu zan zapatuz LGTBI+fobiaren aurkako otoitzaldian. Amaitzeaz batera adierazo ebenez, “Barri Onaren argitan, LGTBI alkarte osoaren alde erregutu deutse Jainkoari, ekitaldia zeharkatzen eban itxaropenari eutsiz eta berau aldarrikatuz: alkarregaz bideak eraiki Jesukristo gure Jaunak hasitakora joteko, hau da, zuzentasun, maitasun eta bardintasunaren bidera joteko”.

Lourdeseko Hospitalitatearen Pazkoa Angoston

Ehun eta hogei lagun inguru -gaixo, erromes, Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateko kide eta Osasun Pastoraltzako kide- batu zan joan dan zapatuz Angostoko santutegian Gaixoaren Pazkoa ospatzeko.

Lourdeseko Hospitalitatea, Angoston

Lourdeseko Hospitalitatea, Angoston
Lourdeseko Hospitalitatea, Angoston
Lourdeseko Hospitalitatea, Angoston
Lourdeseko Hospitalitatea, Angoston
Lourdeseko Hospitalitatea, Angoston
Lourdeseko Hospitalitatea, Angoston

Gaixoaren Pazkoa eta Gaixoen Oliaduraren Sakramentuaren ospakizuna Bilboko San Rafael parrokian

Gaixoaren Pazkoa San Rafael Bilbao
Gaixoaren Pazkoa San Rafael Bilbao

Gaixoen Oliaduraren alkarte ospakizuna Arteagan

Atzo, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatu eban. Hau dala-eta, Eleizbarrutiko hainbat lekutan, besteak beste, Arteagako parrokian, Gaixoen Oliaduraren Sakramentua emon eben.

Topaketa klaratarrakaz

Berriz eta Tabirako gazteen taldea Asisera joango da uda honetan. Asteburuan, Durangoko monja klaratarrakaz izan dira.

Klaratarrak Durango

Guadalupeko Ama Birjina Gernikara

Une hunkigarria Ruiz de Azua familiarentzat. Mexikotik Gernikara bueltan, han zuzentzen eben inprimategian buru zan Guadalupeko Ama Birjinaren irudia ekarri dabe. Joan dan barikutik Gernikako San Frantzisko eleizako kaperan dago.

Jubileuaren amaiera Estibalizen

Gasteizko Eleizbarrutitik azaldu dabenez, atzo arratsaldez amaiera emon eutsen Arabarentzat eta bere Eleizbarrutiarentzat berezia izan dan urteari. Dozenaka mila lagunen parte hartzeagaz hamabi hilabetez ekitaldi bizi eta ugariak izan ondoren, Gasteizko gotzainak Ate Santua itxi eban.

Ondoren, meza ospatu zan Gasteizko gotzaina buru zala eta orain dala urtebete hasita leku honen jagole diran monja erromesek ekitaldi honetarako beren-beregi konbidatu eben On Joseba Segura Bilboko gotzainak alkar-meza emoten ebala.

Estibalizeko Ate Santuaren itxiera
Meza Estibalizeko Ate Santuaren itxieran
Aba Taano, en San Vicente de Barakaldo