05-02-2025 Miércoles, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Enrique Abian “laiko eta abade bokazinoen bultzatzailea” hil da
01.02.2025

Enrique Abian “laiko eta abade bokazinoen bultzatzailea” hil da

Atzo hil zan Bilbon Enrique Abian Romero Eleizbarrutiko abadea, 92 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, otsailak 4, ospatuko da 19:00etan, Bilboko Karmeneko Ama parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru dala.

Enrique Abian Bilbon jaio zan 1933ko urtarrilaren 20an eta 1957ko uztailaren 28an egin zan abade, BIlboko San Anton parrokian.

Hasieran, Bezin jardun eban abade lez, ekonomo lanetan eta, beranduago, Durangoko Uribarriko Andra Mari parrokiako abade lagunkide izendatu eben. 1965tik aurrera, Bilboko hainbat parrokiatan aritu zan pastoralgintzan: 1965-1987, abade lagunkide San Frantzisko Xabier parrokian, 1987-1990, Abando eskualdeko abateen taldeko moderatzaile; 1990-2002, Corpus Christi eta San Frantzisko Xabier parrokietako arduradun eta 1993-1995 biartean, baita Erregeen Andra Mari eta San Fernando parrokietako moderatzaile be. 2002tik hasi eta 2008an erretiroa hartu eban arte, Pilareko Andra Mari parrokiako bikario izan zan.

Gainera, 1980 eta 2002 bitartea, Abando-Albia eskualdeko ordezkari izan zan eta 1996 eta 2001 bitartean, Abade Kontseiluko kide.

Onberatasuna, eroapena eta zuhurtasuna

Ana Zugaza laiko eta teologoa Enrique Abianen laguna izan zan eta azkeneraino jardun eben alkarlanean. Bere esanetan, “hoy es un día para dar gracias a Dios por la suerte de haber tenido a Enrique entre nosotros. Su inmensa bondad, su  paciencia infinita, su discreción y su gran sentido del humor, han sido notas que le han caracterizado. Siempre alegre y contento. Siempre animando e ilusionando. Entusiasmado  con su vocación de cura. Enrique, ante cualquier tarea, se empeñaba, promovía, impulsaba, pero sobre todo implicaba a la gente y luego, se retiraba. El protagonismo nunca era suyo, los importantes siempre eran los demás. Se ha ido y nos hecho herederos de su sabiduría, de su ejemplo, de su testimonio. Hombre bueno, hombre de Dios”.

Ana Zugazak nabarmendu dauanez, Enrique Abianek laiko eta abade bokazinoak bultzatu ebazan. Enriquek berak inoanez, hainbat bokazino ekarri eban Eleizbarrutira, esate baterako, Angel Mari Unzuetarena, Ana Zugazarena berarena edo Roberto Jauregibeitiarena, besteak beste. Eurek haren “ikasletzat” izan dabe beti euren burua.  

Ana Zugaza, Enrique Abian eta Angel Mari Unzueta.
Ana Zugaza, Enrique Abian eta Angel Mari Unzueta.

Hainbat lagunen esanetan, abade bikaina izan zan, eta San Frantzisko Xabier parrokiako egonaldiak itzi eutsan arrastorik handiena, bertan pastoral lan handia egin eta arrasto nabarmena itzi ebalarik. 

Eta San Frantzisko Xabier egindako lanaz gainera, Abando-Albia eskualdearen sustatzaile izan zan.

Baikorra

Angel Unanue abade lagunaren esanetan, Enrique Abian gizon baikorra izan zan: “Siempre que me encontraba charlaba con él, sobre todo, después de una celebración que él seguía desde el banco de la iglesia como un cura ya jubilado. Sus palabras eran de felicitación: ¡qué bien lo hacéis! Se dejaba sorprender por lo que veía en los demás, en sus compañeros”.

Unanuek azpimarratu dauanez, egon zan parrokia guztietan, besteakaz alkarlanean eritu zan: “alabando y necesitando del carisma de los demás. Y en una línea más personal: ha necesitado de la compañía de la mujer. Últimamente, nunca caminaba sólo, iba acompañado no solo por necesidad física sino también por convencimiento de que las mujeres tienen que tener su puesto relevante en la comunidad cristiana…”

On Enrique maitea

Eduardo Espino, Derioko kanposantuko kapilaua haren lagun mina izan zan: “conocí a D. Enrique cuando era párroco de San Francisco Javier y delegado de sector. Años más tarde paso a ser párroco del Corpus Christi y se puso en contacto conmigo para apoyarlo en las tareas de secretaría parroquial y sacristanía. De él percibí el lema sacerdotal de Vitoria: ‘sólo sacerdote, siempre sacerdote, en todo sacerdote’. Fue un hombre bueno, lleno de caridad en el trato, con alma de poeta y muy tímido. Eso le hacía parecer distante, pero ganaba con creces en la cercanía. Hombre de oración y amante del culto digno”.

62 salmoa

Jainko, ene Jainko, lehia biziz nabil zure bila, /
zure egarri da nire barrena,  / zure irrika nazan guztia, / 
lur lehor, agor, urik urik bakoa lez.

Egon naitela holan santutegian zuri begira, / zure indarra eta ospea ikusiz

Bizia baino ederrago zure maitasuna! / Nire ahoak ospatuko zaitu;

 bai, bizitza guztian bedeinkatuko zaitut, / zuri dei eginez altxatuko eskuak.

Jakirik gozoenez bezala aseko naz, / eta nire ezpanek poz-oihuka goretsiko zaitue.

Gauez ohean zuregan dot gogoa, / zuri otoitzean igarotzen dodaz orduak.

Bai, zu izan zaitut laguntzaile; / kantuz ariko naz pozik zure hegalen itzalean.

Zuri itsatsia nago oso-osorik, eta zure eskuinak eusten niri

Goian bego!

Enrique Abian