25-02-2025 Martes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen
25.02.2025

Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen

Garizumaren atarian, Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan deialdia egin deutse begiraleei, irakurlariei eta abeslariei, "hizkuntza eguneratzeko, ikurrak, abestiak..., nork bere egiteko", liturgian lagundu daien. Arduradunen esanetan, "abeslarien taldea martxan jarri gura dogu". Batzarra gaur -otsailak 25, martitzena-, egingo da Astrabuduan, mezaren ostean 19:30etan eta eguenez, otsailak 27, Erandion, ordu berean, 19:30etan.

Gainera, datorren zapatuz, martxoak 1, Garizumako erretiroa ospatuko dabe Astrabuduako San Lorentzo parrokiako lokaletan, 10:30etatik 12:30etara. “Garizuma, hitzagaz bide eginez, itxaropenaren bidea, leku jakinetan (basamortua, mendia, lana eta uria, eleiza)”.

Hizkuntza eguneratu

Parrokietan, denpora daroe Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren lehentasunetako bat lantzen:  “Fedea adierazoteko eta helarazoteko era barriak sustatu gure gizarte kulturanitzean“. Orain dala hilabete berbaldia antolatu eben, Vicente Vide eleizbarrutiko abade eta “Comunicar la fe en la ciudad secular. Teología de la comunicación” (2013) liburuaren egilea protagonista zala: