Norai alkartean, Danielak sormena garatzeko tailerrak gidatzen ditu ahuleziazko egoeran dagozan familietako txikientzat. Karrantzan garatu gura dauan garapen-egitasmoa be lantzen dihardu.
Bideoan azaltzen dauanez, Daniela bioteknologiako egiasmo batek ekarri eban hona. “Mexikon kimikari-botikari-biologo ikasketak egin nebazan eta egitasmo honegaz etorri nintzan hona. Gero, Norai alkartearen sorreraren barri izan genduan eta alkarteagaz hartu-emon estua izaten hasi ginan. Astelehenenz eurakaz bazkaltzen genduan eta apurka-apurka sartzen joan ginan eta gaur egun alkartean bizi gara”.
“Mexikon, nire ama Eukaristiaren ministro da, beraz, beti izan gara alkarteko ibilbidean, katekesia lantzen. Hemen, laster txertatu zan bere alkartean: “alkartean sartu eta familian sentitzen naz”.