06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Misino-esperientzien mahaia: “Hemen gauza asko segurutzat joten dogu”
05.03.2025

Misino-esperientzien mahaia: “Hemen gauza asko segurutzat joten dogu”

Aitor Esteban, Judith Pereda, Alberto Minguez, Esti Duran eta Consuelo Pillajok Barrian ospatu zan misino-esperientzien mahaian parte hartu eben atzo, Euskal eleizbarrutietako misinoen kanpainaren barruan. Gaur egun Bilbon dagoan Txarli Azkona misiolari kaputxinoak be emon eban bere lekukotasuna. Mertxe Agirre Misinoetarako ordezkaritzako kideak ondo etorria egin eutsen bertaratutakoei eta Manuel Heredia eleizbarrutiko ordezkari barria, saioa sustatzeaz arduratu zana, aurkeztu eban.

“Misinoa, eginbide eta itxaropena”

“Misino-alderdia sustatzeko” asmoagaz atzo ospatu zan ekitaldian partaideek ekuren esperientzia batera jarri eben eta konpromisoa agertu. Hainbat konturen inguruan jardun eben: euren bereizketa joateko erabakia hartu aurretik, zirrarak misinora iristean, hango bizipenak eta Jesusez eben esperientziak misinoaren esperientzian izan eban eragina.

Mahai-ingurua misinoak
Mertxe Aguirre, Manuel Heredia eta Aitor Esteban.

Gaur egun bere pastoral lana Barakaldon garatzen diharduen eta hiru urtez El Salvadorren eta hamabost urtez Peruko Trujillo Garaian misiolari izan zan Aitor Esteban Bilboko eleizbarrutiko abadeak, Kaikor-Kenyan misiolari dan Consuelo Pillajo ekuadortar monja marianitak, Ekuadorreko Los Riosen hiru urtez misiolari izan zan eta orain Zubietxe alkartean jarduten dauan Judith Pereda laikoak, Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin ondoren Riobamban udako esperientzian parte hartu eban eta gaur egun Fiare Banka etikoan lan egiten dauan Alberto Minguez laikoak eta Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin eta Kaikor-Kenyan udako esperientzian parte hartu eban Esti Duran pastoral mandatudun laikoak parte hartu eben.

Mahai-ingurua misinoak

Konpromisoa eta lekukotasuna

Hasierako bereizketa prozesua azaldu eben, Aitorren esanetan, “bertigoa eragiten dauan aukera sendoa”. Judithek nabarmendu ebanez, “fede-prozesua frantziskotarrakaz eta pobreen aldeko hautua”.

Albertok “familian jasotako balioak, ia konturatu barik egunez egun eragiten dabenak” nabarmendu ebazan, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren garrantzia nabarmentzeaz batera: “niretzat akonpainamendu garrantzitsua izan zan”. Consuelo eta Matilde Hegoaldeko ahotsen lekukotasuna entzun ondoren animatu zan Esti Duran Kaikorrera joatera: “Zeozer mobidu zan nire barruan. Deia sentitu neban, batez be Hegoaldeko ahotsen lekukotasuna entzun ondoren”.

Misinoetako lurraldeetara heltzean, egundoko kontrastea nabaritu eben guztiek “maila guztietan”. Lur hareetan hanka jarteaz batera, “desbardinagaz aurkitzearen, desbardinagaz hartu-emona izatearen” esperientzia bizi izan eben, “danek begiratu egiten zaitue, baita ikutu be, azala margotuta dozulakoan”. Estik gogoratu ebanez, beste hiru lagunekin heldu zan eta “Musungu”, “Atzerritar zuri” deitzen ebezan. 

Mahai-ingurua misinoak
Consuelo Pillajo



Consuelok nabarmendu ebanez, bera ikaratuta geratu zan Kaikorren aurkitu eban pobretasunagaz eta bitartekorik ezagaz.

Sargoria, ordura arte bizi izandakotik dana desbardina, baina, aldi berean, jentearen hurbiltasuna, hemen benetan pribilegiatuak garala sentitzea…, eta beste hainbat zirrara kontatu eben.

Esperientzia guztiz desbardinak bizi izan dabez baina, aldi berean, bat datoz gauza askotan. Euren bizitzarako guztiz positiboak izan diran bizipenak dira.

Eta bueltan…, “beste leku batzuetatik datozanakaz konpartitu”, “koherentzia pertsonala”, “bidegabekeriak salatu”, “ekonomia desbardinaren alde lan egin”, “misinoa hemen be bada”, “leku bateko arazoek beste hainbaten eragina dabela konturatu; kontsumitzeko erak aldatu egin behar doguz”, “zelan bizi neike misinoa…”

Mahai-ingurua misinoak
Mahai-inguruko partaideak Manuel Heredia, Mertxe Aguirre eta Txarño Azkonagaz.

Misinoen kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

Aitor Esteban, Judith Pereda, Alberto Mínguez, Esti Durán y Consuelo Pillajo.