29-04-2025 Catalina de Siena, virgen y doctora
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Gaixoaren Pazkoa 2025
28.04.2025

Gaixoaren Pazkoa 2025

Datorren maiatzaren 25ean Gaixoaren Pazkoa ospatuko dogu.

Egun horretan, kristau alkarteak gaixo, senide eta osasun-eremuko profesionalengana hurreratzen dira, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da.

Gaixoaren Pazkoa (Pazko aldiko VI. domeka), otsailaren 11an, Gaixoaren Munduko Egunez, hasi zan ibilbidearen amaiera da. Aurton, kanpainak bere egin dau Jubileu urterako goiburua: “Itxaropenean erromes”, eta horren haritik, “Itxaropenean salbatuta gagoz” (Erm 8, 24) gaia lantzen dihardugu. Hain zuzen be, aldaketaren eragile izatera bultzatzen gaituan itxaropenaz ari gara.

Gaixoaren Pazkoa ospatuko dala-eta, dei egiten jake Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko eragileei, ondorengo jarduerotan parte hartu daien:

  • maiatzaren 19an, astelehenez, 17:00etan, Estrella Morenok “Gaixoaldian, itxaropena” berbaldia eskainiko dau Barria eraikineko (Bilbao) areto nagusian.

  • maiatzaren 20an, martitzenez, 17:30etan, Eukaristia ospatuko dogu, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Begoñako Andra Mari basilikan eta ostean kopau bat hartuko dogu gogarte etxean.

Erantsitako agirietan aurkituko dozue informazino guztia: